Xuban Nafarratek Ertzaintzaren kontra jarritako salaketa artxibatu dute

  • Gazte gasteiztarrak 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean jasan zuen karga polizialaren eraginez izan dituen lesioengatik Ertzaintzaren aurka jarritako salaketa atzera bota du Arabako Probintzia Auzitegiak.


2015eko apirilaren 01an - 12:54
Xuban Nafarrate zauritu zen Ertzaintzaren karga bideoan grabatuta geratu zen.

Kasua artxibatuta geratu da beraz, “diligentzia hauek hasi ziren delitua burutu izanaren frogak behar bezala justifikatuta” geratzeagatik.

Nafarrateren lesioak ez zirela Ertzaintzako “agente batek botatako pilota batek eragindakoak” ondorioztatzen du autoak, instrukzio-epailearen erabakia berretsiz. Horren arabera, Nafarratek berak estropezu egin zuelako egin ziren lesioak.

“Erabilitako indar poliziala, egoera gatazkatsu bat konpontzeko proportzionala izan zen”, autoaren arabera.

Informazio gehiago:

Ikusi Xuban Nafarrate zauritu zen eguneko Ertzaintzaren kargaren irudiak:

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


2024-03-20 | ARGIA
Agerraldi psikotikoa zuen gizon bat hil da, Ertzaintzak "bortizki esku hartu" ostean

Drogen eraginez agerraldi psikotiko betean zen 36 urteko gizon batek Poliziaren laguntza eskatu zuen Astigarragan, pasa den otsailaren 2an. Lagundu ordez, Ertzaintzak gizona bortizki tratatu zuela eta anbulantzian sartu zutenerako hilda zegoela salatu du haren familiak.


Gomazko pilotak erabili al ditu Ertzaintzak Gasteizen, lehen aldiz Cabacasen heriotzaz geroztik?

Gasteizko Martxoaren 3ko manifestazioaren aurka oldartzean Ertzaintzak gomazko pilotak erabili zituela salatu zuten zenbait eragilek eta pertsonek sare sozialetan, argazkiz lagunduta. Salaketak ez zuen oihartzun handirik izan, baina egia balitz gertaera esanguratsu baten aurrean... [+]


2024-03-15 | Gedar
Larunbatean, "estatuen indarkeria eta errepresioa" salatuko ditu EHKSk Donostian

Egun osoko jardunaldi politikoaren barruan, manifestazio bat egingo du 19:30ean, Gipuzkoa Plazatik abiatuta. "Azken asteotako jazarpen polizialaren eta errepresioaren" kontra mobilizatuko dira.


Eguneraketa berriak daude