argia.eus
INPRIMATU
Xorroxin irratia Internet bidez entzun daiteke
2008ko apirilaren 23a

Nafarroako Xorroxin irratia dagoeneko Internet bidez zuzenean entzuteko aukera dago irratiaren webgunean bertan. Duela 27 urte sortu zen irratiak hainbat zailtasun izan zituen hasierako urteetan baina denborarekin indarra hartzen joan zen. Hasieran emititzeko lizentziarik ez zuten; irratia sortu eta 17 urtera lortu zuten.