Zuberoan egin ohi den Xiru jaialdiak 24. edizioa izango du aurten Gotaine-Irabarnen, martxoaren 22tik 24ra. Arte herrikoia, sorkuntza, kulturaren unibertsaltasuna eta batez ere euskara sustatzen dituen jaialdia dugu. Jaialdiak iraungo dituen hiru egunak askotariko ikuskizunez beterik egongo dira.
Ostiralean, martxoak 22, Chez Ibar dokumentala emango dute 21:00etan. Ostera, Andre Thiriatek hitzaldi bat emango du, II. Mundu Gerran Zuberoan ezkutatu ziren Lorrenako errefuxiatuen inguruan. Amaitzeko, kontzertua izango da Michel Macias eta Jean Christian Gaxetabürü soinujoleen eskutik.
Larunbatean, hilak 23, maskaraden eta buhameen erakusketa izango da goizean. Arratsalde hasieran La photo déchirée filma emangodute. Ostera eskultura, musika eta dantza elkartuko dituzte ikuskizun batean. Gauean, musika gehiago: Trashumantzia ikuskizuna alde batetik, eta perkusioa eta dantza afrikarrak nahasten dituen Hirualde bestetik. Bukatzeko, Xabier Pinonen La vie formidable argazki erakusketa egongo da ikusgai.
Igandean, jaialdiaren azken egunean, egitarau aberatsa izango dugu baita ere. Goizeko 11etan kantaldi ibiltaria hasiko da Gotaineko plazatik. Eguerdian bazkari herrikoia egingo da Gipuzkoako Getariako sukaldarien eskutik. 15:00etan Ederlezi Pastorala ikusi ahal izango da, eta arratsaldean, Euskal-Cumbia dantzaldia.