Xiru jaialdia gaur hasiko da

  • Zuberoan egin ohi den Xiru jaialdiak 24. edizioa izango du aurten Gotaine-Irabarnen, martxoaren 22tik 24ra. Arte herrikoia, sorkuntza, kulturaren unibertsaltasuna eta batez ere euskara sustatzen dituen jaialdia dugu. Jaialdiak iraungo dituen hiru egunak askotariko ikuskizunez beterik egongo dira.


2013ko martxoaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jaialdiaren kartela (argazkia: hebentik.blogspot.fr)

Ostiralean, martxoak 22, Chez Ibar dokumentala emango dute 21:00etan. Ostera, Andre Thiriatek hitzaldi bat emango du, II. Mundu Gerran Zuberoan ezkutatu ziren Lorrenako errefuxiatuen inguruan. Amaitzeko, kontzertua izango da Michel Macias eta Jean Christian Gaxetabürü soinujoleen eskutik.

Larunbatean, hilak 23, maskaraden eta buhameen erakusketa izango da goizean. Arratsalde hasieran La photo déchirée filma emangodute. Ostera eskultura, musika eta dantza elkartuko dituzte ikuskizun batean. Gauean, musika gehiago: Trashumantzia ikuskizuna alde batetik, eta perkusioa eta dantza afrikarrak nahasten dituen Hirualde bestetik. Bukatzeko, Xabier Pinonen La vie formidable argazki erakusketa egongo da ikusgai.

Igandean, jaialdiaren azken egunean, egitarau aberatsa izango dugu baita ere. Goizeko 11etan kantaldi ibiltaria hasiko da Gotaineko plazatik. Eguerdian bazkari herrikoia egingo da Gipuzkoako Getariako sukaldarien eskutik. 15:00etan Ederlezi Pastorala ikusi ahal izango da, eta arratsaldean, Euskal-Cumbia dantzaldia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


2024-04-21 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
"Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da"

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Eguneraketa berriak daude