"Zaila da kontzeptu bat definitzea. Esaten dutenez, intimismoa da nire musikaren ezaugarri bat. Iradokizuna edo sugerentzia beste bat da. Intimismoarekin oso lotuta dago azken hori. Instrumentazio biluzia izaten da. Letretan ere badago kontzeptu bat. Oso arraroa izango litzateke derrepentean nire lanetan azaltzea letra panfletero bat. Sorpresa izango litzateke nire publikoarentzat. Xirimiria gustatzen zait neri. Gauzak suabe-suabe esatea". (2003/09/02)