Ximun Haran abertzale historikoa hil da


2013ko abenduaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ximun Haran, 2006an egindako argazki batean (argazkilaria: Dani Blanco).

Auñamendi entziklopediak dioenez, 1928an sortu zen Arrangoitzen eta farmazialaria izan da ofizioz erretreta arte. Gaztetan pilotari famatua izan zen, 20 urteko kirolari bizitza luze bezain arrakastatsua izan zuen eta mundutxo horretako istorio ederrak bazituen, 2006an ARGIAn Miel Anjel Elustondori kontatu zizkionak bezalakoak.

Euskal kultur munduari eta batik bat kantu eta musikari atxiki zitzaion oso gazterik eta 1950ko hamarkadatik aurrera ekitaldiak sustatzeaz gain garai hartan tresna kasik ezezaguna zen magnetofoian grabatzen zituen; altxor aberatsa utzia du honetan ere.

Mugimendu abertzale berriaren erreferentzietako bat izan da Haran Ipar Euskal Herrian. 1963an Itsasuko harri famatuaren aurrean Enbata (hasieran Embata zen) sortu zutenen artean zen Haran. Hainbat kanpaina eta hauteskundetan parte hartu ostean, EAJren gizon erreferentziala izan da Iparraldean, Ipar Buru Batzarreko lehendakari ere izanik. Alderdiko karguak utzirik, 1998an Abertzaleen Batasunarentzako eskatu zuen botoa. Bere pentsamendu politikoa ARGIAko zenbait elkarrizketatan azaldua du:

- B. Artolaren elkarrizketa “Borroka armatua egotea guztion erantzunkizuna da

- Mahai-ingurua LARRUNen (1999) “Mixel Labéguerieren aroa. Iparraldeko gizartea 60-70 urteetan

- Miel Anjel Elustondoren elkarrizketa (2006) “Ximun Haran: «Marshall plana behar dugu Iparraldean»


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ipar EH-ko politika
Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


2024-01-31 | Euskal Irratiak
Peio Etxeberri Aintxart
"Estatuak heriotza heroikoa eskaini zion gainbeheran zen Enbatari"

Mende erdia bete da Enbata legez kanpo ezarri zutenetik. Frantziako gobernuak Enbatak Hego Euskal Herriko ETA erakunde armatuarekin zuen balizko lotura ezarri zuen estakuru bezala. Horren ondorioz,Ipar Euskal Herriko lehen mugimendu abertzalearen azken kideak HAS Herriko Alderdi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
"Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean"

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


2023-11-09 | Euskal Irratiak
Europako 10 milioi euro zuzenean kudeatuko ditu Euskal Hirigune Elkargoak

Lehen aldia izanen da Europako funtsak zuzenean kudeatzen ahalko dituela Euskal Hirigune Elkargoak, Akitania Berriko eskualdearen esku hartzerik gabe. 10,8 milioi euroko diru-funtsa izanen da, 2024 eta 2027 artean baliatu beharrekoa.


2023-11-06 | ARGIA
Bagira prozesua
Ipar Euskal Herriko abertzaleek aurrera begirako erronkak zehaztu dituzte

Bagira prozesuak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak etorkizunera begira hartu beharreko orientabideen inguruko gogoeta egin du, eta ondorio nagusiak aurkeztu berri ditu. Inkesta 1.500 pertsonak erantzun dute. Mugimenduaren erronka nagusi izango diren bost gai zehaztu... [+]


Eguneraketa berriak daude