Xilabako sagardoak ‘Eztigar’ dauka izena eta Donaixti-Ibarren etxea

  • Zuberoa, Nafarroa eta Lapurdiko sagargilez osatutako Eztigar kooperatiba bere egoitza zabaltzen ari da Donaixti-Oztibarren, sagardoaren kultura Iparraldean ere indartzen ari den seinale.


2015eko otsailaren 03an - 04:40
Azken eguneraketa: 13:06
Eztigar elkarteko ekoizle gazteetako bat 2014ko uztari begira. (Argazkia: Eztigar)

ELB sindikatuaren Laborari astekariak azken zenbakian aurkeztu ditu kooperatibaren komertzializazioaz okupatzen den Segida elkartearen arduradun berriak, aldi berean eskainiz sagastion xehetasun nagusiak.

1990an Sagartzea elkartea sortu zuten, galtzear ziren sagarrondoen eta barietateen zentsua egin, sagasti berriak landatu eta laborariei diru-iturri osagarri bat eskaintzeko, hauen artean formakuntza landuz. Lan handiaren emaitza da gaur egun gero eta zabalduago daudela bertako barietate zaharrak: “anisa”, “ondo motxa”, “erisagarra”, “gordin xuri”,  “peatxa”…

1995ean antolatu zuten Eztigar kooperatiba alor berrian interesatutakoen artean eta lehenbiziko bi urteetan 14.000 sagarrondo gazte landatu. Beranduago Segida elkartea sortu zuten salmentarako eta urteotan produkzioa handitzeaz gain, edarien gama ere zabaldu dute: sagardo tradizionala (aurten 36.000 botila), sagardo aparduna (36.000), sagar zuku edo jusa (12.000) eta ozpina (1.800).

2014an 400 tona sagar bildu dituzte Eztigar kooperatibaren kide diren 23 ekoizleen artean, eta haietatik transformatzeko aski zituztenez 180 tona, gainerakoak Hegoaldeko sagardogileei saldu dizkiete.

Ekoizpen hori guztia merkaturatzeko lana beren gain hartu berria dute Marie Askona eta Clement Lourmek, Laborarik jakinarazi duenez. Horiek hartuko diote txanda orain arte sagargintzaren Iparraldeko ibilbidean arima izan den Mixel Bergouignan baigorriar erretretan sartu berriari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sagardo denboraldia
"Ez da sagardoa, zu zara" kanpaina jarri du abian Hernanik, eraso matxista eta arrazisten aurka

Herriko zenbait eragilerekin batera, "ez da sagardoa, zu zara" lelopean aurkeztu du kanpaina asteartean Hernaniko Udalak.


2023-01-11 | ARGIA
Abian da txotx denboraldia

“Inflazio eta igoeren gainetik ilusioa eta pasioa elkartuta” aurkeztu du Euskal Sagardoak txotx denboraldia. Sektoreak “pozik” hasiko du sagardotegi garaia, bi urteren ondoren txotxetik dastatu ahal izango delako sagardo berria.


2021-01-20 | Usurbilgo Noaua
Sagardoa txotxetik mahaira, otsailean hasiko den denboraldi berrian

Urte garai honetarako dagoeneko sagardotegiek zaletuez gainezka behar zuten honez gero. Ilara luzeak edari berria dastatzeko irrikan. Jendetza mahaien bueltan, kupeletan. Pandemian gaude ordea eta halako irudirik ez da errepikatuko aurtengoan. Txotx denboraldi berria izan izango... [+]


Sagardo denboraldiaren irekiera

Hernaniarra naiz. Sagardozalea. Eskubaloira jokatu dudan hogei urteetan ezagutu ditudan emakume gehienek, nazioarte mailan jokatutako kirolari handiak barne, nik bezain beste gozatzen zuten sagardotegian garaipenak ospatzen genituenean, edo talde sentimendua kupel artean... [+]


Eguneraketa berriak daude