Xiitak lehen aldiz erasotu dituzte Afganistanen

  • Indarkeria sektarioaren zantzuak hasi dira agertzen Afganistanen, Xiiten aurka egin den lehen erasoaren ondorioz. Erasoak gutxienez 62 hildako eragin ditu. Gobernua beldur da, inguruko herrialdeetan bezala, xiiten eta suniten arteko borrokak piztuko direlakoan.


2011ko abenduaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Hainbat lagun Kabulgo erasoaren biktimak garraiatzen.

Azken aldian Afganistanen egin den erasorik bortitzena izan zen atzokoa, eta hildako kopuruarekin ez ezik, erasoaren helburuekin dago arduratuta bertako gobernua. Pakistango talde sunita batek hartu du bere gain erasoa.

Afganistanen ez dira batere ohikoak suniten eta xiiten arteko liskarrak; bai, ordea, inguruko beste zenbait herrialdetan, Iraken eta Pakistanen kasu. Erasoa gertatu bezain pronto, begirada guztiek talibanen aurka jo zuten, hauek, ordea, erasoa gaitzetsi eta "islamaren aurkakoak" izan zirela esan zuten. Afganistango biztanleen %20 da xiita eta erasoen ondorioz, indarkeria sektarioa piztuko den beldur da bertako gobernua.

Xiitak euren urteroko jai handia ospatzen ari zirela gertatu zen erasoa, ekintzaile suizida bat haien artean nahasi eta gainean zeraman lehergailua zartarazi zuenean. Kabulgo xiiten buru erlijiosoak gogor gaitzetsi zituen erasoak: "musulmanok ez dugu eraso hau ahantziko", esan zuen.

Kabulgoa ez zen eguneko eraso bakarra izan. Herrialdearen iparraldean ere, Mazar-i-Sharif herrian, bizikletari atxikita zeraman lehergailu bat zartarazi zuen ekintzaile batek xiiten prozesio bat pasatzen ari zenean.

Afganistango gobernuak eta nazioarteko adituek ez dute talibanen erantzukizuna erabat baztertu, indarkeria sektarioa sustatuz Karzairen agintea ahuldu nahi dutelakoan baitaude. Dena den, erasoaren izaera ez dator bat talibanen diskurtsoarekin, hauek atzerriko tropen aurkako jarduna baitute helburu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afganistan
Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko kanpainaren burua atxilotu dute talibanek

Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]


2022-12-26 | ARGIA
Unibertsitatean ikasketak egiteko debekuaren ostean
GKEtan lan egitea debekatu diete emakume afganiarrei talibanek

Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]


Eguneraketa berriak daude