argia.eus
INPRIMATU
Xamarren ‘Euskara jendea’ oinarri duen dokumentala estreinatuko dute udaberrian
Jon Torner Zabala @jtorner 2012ko abenduaren 12a

“Euskararen eta bere herriaren historia” biltzen duen lana 45 minutu inguruko sei ataletan banaturik dago:  Historiaren atarian, Erromako Inperioan,  Aniztasunaren bidean (Erdi Aroa), Mugetan gaindi  (Aro Modernoa), Gerren arteko pizkundean (XIX. mendea) eta Mundua osatzen (XX-XXI).

Besteak beste, honakoen hitzak jaso dituzte dokumentalean: Joaquin Gorrotxategi eta Neskuts Izagirre EHUko irakasleak, Nodge Nolan Colchester Roman Society elkarteko kidea, Antonio Breschi konpositore eta piano-jotzailea, Miren Egaña Goya Batxillergo Institutuko Euskara katedradun ohia, William Douglass Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroaren bultzatzaile nagusia, Jon Sarasua irakaslea eta Iratxe Esnaola PuntuEus elkarteko kidea.