Labrit Multimediak Xaldun Kortin jolastu gurekin! liburu-CD-DVD paketea argitaratu du. Belaunez belaun euskara transmititu dadin, etxean euskara erabiltzeak duen garrantzia azpimarratu dute ateratako materialean, euskara gutxi edo asko jakin. Giro hori sortzeko kantuak, ipuinak eta jolasak bildu dituzte.
Azken urteetan, Nafarroan, herriz herri ibili dira aiton-amonen ahotik kantuak, ipuinak eta jolasak jasotzen, eta horien bilduma da liburua eta CDa. Atarrabiako, Leitzaldeko, Larrauneko, Bortzirietako, Elizondoko eta Ribaforadako haurrek kantatu dituzte tradiziozko kantuak.
Modu askotako jolasak aurki daitezke Xaldun Kortinen, hala nola, eskuekin, behatzekin eta hankekin egitekoak, laztantzeko eta mina arintzekoak, trostan ibiltzekoak, lokartzekoak eta memoria lantzekoak. Adibide horietako bat duzue ondoko bideoan:
Gurasoentzat aholku sorta ere bada; haurrari hizkuntza garatzen lagundu diezaioten. Euskara gutxi dakiten gurasoentzat, badakitenentzat eta etxean bi hizkuntza erabiltzen dituztenentzat kontseiluak aurki daitezke.
Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.
Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]
Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.
Lokizaldeako Euskararen Egunaren barnean Korrika Txikiak zeharkatu ditu Iturriagako inguruneak. Urteak direla hasi ziren eguna ospatzen, eremu ez-euskaldunean kokatuta zegoen eskualdean Korrikaren kilometroak erosteko. Giro ederrean gozatu dute egun osoko egitaraua.