Xalbadorri buruzko dokumentala datorren urterako amaitu nahi dute

  • Eneko Dorronsoro zumaiarra Xalbador bertsolariari buruzko dokumentala egiten ari da. Baleike.com-en elkarrizketa egin diote eta bertan dioenez, datorren urterako  amaitu nahi du lana, “urtarriletik baino urte bukaeratik gertuago izango dela uste dut”.


2012ko abenduaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

"Hollywooden Xalbadorren bizitzaz jakingo balute, ziur pelikula bat egina izango zutela honezkero!” eta mitoaren atzean zegoen pertsona ezagutzeko gogoa zuela dio. Dorronsorok dioenez, oraindik proiektuan lanean ari da, eta helburua da nagusiki Xalbadorren lau seme-alaben bitartez aitaren irudia osatzea. Hala ere, beste pertsona batzuk ere agertuko dira dokumentalean, hala nola, herriko bizilagunak edo Xalbador ezagutu zuten beste bertsolariak, Mixel Itzaina eta Emile Larre kasu.

2010ean hasi zen proiektuarekin lanean, eta esan bezala, datorren urtean amaitu nahi du Dorronsorok . "Heriotza, oroitzapena, gurasoengandik seme-alabenganako transmisioa, maitasuna…" ukituko ditu. Donostiko Tentazioa ekoiztetxea proiektuan interesatu dela dio elkarrizketan.

Ikusi trailerra:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zumaia
2023-09-26 | Axier Lopez
Xabier Kalparsororen hilketa argitzen laguntzeko egitasmo herritarra aurkeztu dute

Gaur 30 urte Espainiako Poliziaren eskuetan hil zen Xabier Kalparsoro Golmaio militante zumaiarra. Anuk.eus webgunea zabaltzearekin batera ekitaldia egingo dute gaur, irailak 26 . Ekimena bultzatu duen Hegiak elkarteak dioenez, urteak beste zalantza daude Anuken heriotza... [+]


Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hamalau herritan

Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.


2023-05-14 | Estitxu Eizagirre
Aitor Leiza, Itsas Enarako kidea
"Zentral eolikoetan kontuan hartzen dira habia lekuak, baina ez harraparientzako elikatzeko lekuak"

Zentral eolikoen proiektuek eragin dute herritarren artean mendiko bizidunekiko jakin-mina piztea. Adibiderako, Andatza-Ezkeltzu Bizirik taldeak antolatuta hitzaldia eman du Aitor Leizak maiatza hasieran, Zizurkilen. Leiza Itsas Enarako kidea da. Txikitatik du hegaztiekiko... [+]


2023-04-28 | Estitxu Eizagirre
Aitor Leiza hegazti zalea
“Aldundiek nahita ez dituzte eginda mehatxupean dauden espezieen kudeaketa planak, agian, eolikoen moduko proiektuak jarri ahal izateko”

Aitor Leiza Itsas Enarako eta Zumaiako Natur Taldeko kidea da. Txikitatik du hegaztiekiko zaletasuna eta gaztetan herriko argazkilari baten lanak ikusita txunditu zen: “Dokumentaletan agertzen diren hegazti hauek denak hemen al daude?” galdetu zion bere buruari eta... [+]


Eguneraketa berriak daude