argia.eus
INPRIMATU
Xalbador Egunean Pantxoa eta Peio izango dira

2008ko irailaren 26a

Pantxoa eta Peio izango dira aurten Urepeleko Xalbador Egunean urriaren 25ean. Xalbador gogoratuko dute, aldiz, urriaren 26an eta, egun horretan, Erramun Martikorena, Donazaharre eta Mutrikuko taldeen arteko herri kirolak, bazkaria eta Txomin Ezponda, Andoni Egaña eta Jon Enbeitaren bertso saioa antolatu dituzte. Bazkarirako tokia hartzeko telefono hauetara dei daiteke: 665707804 eta 0033624332995.