argia.eus
INPRIMATU
Xala, buruz-burukoa irabazi duen Ipar Euskal Herriko lehen pilotaria


2011ko uztailaren 04a
Xala buruz buruko finalean txapeldun (Kazeta.info)

19-22ko emaitzarekin nagusitu zen Xala (Lekuine) Aimar Olaizolaren (Goizueta) aurka atzo Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako lehen mailako buruz buruko finalean. Apendizitis ebakuntza baten ondorioz finala ez jokatzeko zorian egon ostean, partidako azken zatian egindako ahaleginak txapela eskuratzera eraman zuen Lekuineko pilotaria. Buruz burukoa irabazi duen Ipar Euskal Herriko aurreneko pilotaria da Xala. Aurrez, 2009an, Sebastian Gonzalez azkaindarrak lau t'erdiko txapelketa irabazi zuen.