argia.eus
INPRIMATU
Xabier Silveira Nafarroako txapeldun zazpigarren aldiz
  • Xabier Silveirak jantzi du Nafarroako txapela zazpigarrengoz. Larunbatean Iruñeko finalean Julio Soto orduko txapeldunak baino hogei puntu gehiago lortu zituen eta ez zuten buruz burukoa jokatu beharrik izan. Lehenengo lauek Euskal Herriko Txapelketara zuzeneko txartela eskuratu dute, eta beraz, Xabier Silveira, Julio Soto, Erika Lagoma eta Eneko Fernandez han izango dira.

ARGIA @argia 2013ko martxoaren 25
Silveira, txapeldun beste behin (Argazkia: bertsoa.com)

Irabazi eta berehala, Silveirak azpimarratu zuen ez zuela irabaztea espero, orain dela bi urte baino bertso maila apalagoa duela uste baitu. Dena den, onartu zuen hori izan zitekeela lasaiago kantatzearen arrazoia.

Erregulartasunak eman zion garaipena Silveirari, eta horrek harritu du batik bat lesakarra. Garari eskainitako elkarrizketa batean dioenez: “Esan izan balidate 'gaur irabazi duenak saio erregularra egin du eta bukaeran gora egin du', ez nuke nire izena jarriko definizio horren ondoan”.

Doinu berriak erabili ditu Silveirak. Esaterako, anaiak prestatu zion Amy Winehousen kantu baten moldaketa.