"Orduan posible zen koalizio baten biltzea batetik jende bat... ez dizut esango eskuindarra baina bai zentrista, eta bestetik ezker muturrekoa. Hori orduan posible zen. HB plazaratu zen hauteskunde munizipaletan eta paradoxa batekin agertu zen: herri askotan HBko ordezkaririk ez zela, HBk bere lekua beste jende bati utzi zion (...) Niretzako Txikiren irudia haizearekin lotuta zegoen. Kanpotik etorria, haizearen indarra zekarrena, mutikotatik saltsa guztietan sartuta zegoena. Otaegi justu beste aldea da: Otaegi herria da. Nuarben jaiotako mutil jatorra, Txikik adinako kontzientzia politikorik gabea, ETAn garapen naturalez sartuko dena, herritar arrunt moduan".
http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2068&28886