Xabier Rey euskal presoaren heriotza salatzeko mobilizazioak antolatu dituzte

  • Xabier Rey Urmeneta euskal preso politikoa hil da Puerto de Santa Mariako (Cadiz, Espainia) espetxean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Hainbat eragilek mobilizazioak antolatu dituzte asteazkenean:

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta
2018ko martxoaren 07a
Xabier Rey euskal presoaren heriotza salatzeko hainbat mobilizazio deitu dituzte asteazkenean.

Jarraian hurrengo orduetan egingo diren mobilizazioak:

Nafarroa

12:00etan, Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi Plazan.

20:00etan, mobilizazioa Iruñeko Donibane auzoko Monasterio Belate kalean.

Bizkaia

19:00etan, elkarretaratzea Bilboko Arriaga Antzokian.

19:00etan, elkarretaratzea Barakaldon.

19:00etan, manifestazioa Ondarroan, Alamedatik.

19:30ean, manifestazioa Gernikako Merkuriotik.

19:30ean, elkarretaratzea Lekeition.

19:30ean, elkarretaratzea Sestaon

Gipuzkoa

11:00etan elkarretaratzea Donostiako Ibaetako Campusean.

19:00etan, Asanblada informatiboa eta elkarrateratzea Villabona-Amasako Berdura plazan

19:30ean, mobilizazioa Ordiziako udaletxe parean.

19:30ean, batzar informatiboa eta elkarretaratzea Oiartzungo plazan

19:30ean, elkarretaratzea Oreretako plazan.

20:00etan elkarretaratzea Zaldibiako plazan.

Araba

13:00etan, Gasteizko EHUko Aularioan.

 

Kanal hauetan artxibatua: Euskal preso politikoak  |  Sakabanaketa

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-17 | ARGIA
1.500 pertsona manifestatu da Baionan, Esnal, Haranburu eta Parot anaien alde

Egun bat gehiagorik ez lemari atxikiak, ehunka lagunek bat egin zuten Lapurdiko hiriburuko karriketan. Ion Parot, Unai Parot, Jakes Esnal eta Frederic Haranburu Txistor preso lapurtarren baldintzapeko askatasuna eskatu zioten Macronen gobernuari ozenki.


2018-06-14 | ARGIA
Asier Ezeiza preso hernaniarra Mont-de-Marsan espetxera hurbildu du Frantziako Gobernuak

Tarascon kartzelan izan da Asier Ezeiza azken urtea, bere sorterritik 750 kilometrora, eta orain Mont-de-Marsenera aldatu dute Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez.


Eusko Legebiltzarrak kartzela-politika aldatzeko eskatu du, PSEk ere babestuta

EH Bilduk egindako proposamenetik abiatuta eta EAJ, PSE eta Elkarrekin Podemosen zuzenketekin, espetxe politika aldatzeko eskatu du EAEko Legebiltzarrak.


2018-06-04
Espetxe politikaren aldaketa sustatzeko Orain Presoak ekimena aurkeztu dute

Orain Presoak ekimena aurkeztu dute espetxe politikaren aldaketa bultzatzeko hainbat pertsona ezagunek sinatutako idatziarekin. Manifestua zabaltzeaz gain urriaren 20rako mobilizazi bat iragarri dute Bilbon.


2018-05-29 | Euskal Irratiak
Bagoaz mugimenduak manifestazio handi bat deitzen du ekainaren 16an

Manifestazio bat antolatzen du Bagoaz mugimenduak ekainaren 16an, Frédéric Txistor Haranburu, Jakes Esnal eta Unai eta Jon Parot euskal preso politikoen askatasuna galdetzeko.


2018-05-22 | ARGIA
Futbol 7 Hendaian: preso eta iheslarien aldeko ekitaldia

Urtero legez, preso eta iheslari politikoak sostengatzeko, Futbol 7 Txapelketa eginen da Hendaian. 15. edizioa abian dago jada. Maiatzaren 26an izanen da, datorren larunbatean, Hendaiako Ondarraitz Errugbi zelaian.


Zuek zarete terroristak

Pasa den ostegunean Espainiako Audientzia Nazionalak hamarnaka preso politiko ohiren kontu korronte eta ondasunen aurkako operazioa abiatu zuen. Dirua, autoak eta higiezinak bahitu zituen eta pertsona askoren bizitza izorratzeko urrats errepresibo handia eman zuen (operazio honen barnean daudenena eta etorkizunekoetan egongo direnena).


2018-05-17 | ARGIA
Preso ohiei ondasuna kentzeko operazioa abiatu du Guardia Zibilak

Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, 50 euskal preso ohi ingururi ibilgailuak, kontu korronteak eta ondasun higiezina errekisatzeko operazioa abiatu du Guardia Zibilak, "biktimak indemnizatzeko funtsak lortzeko helburuz".


Luis Iruretagoiena 'Suni' preso tolosarra Mont-de-Marsango espetxera gerturatu dute

Gaur bertan egin dute leku aldaketa, eta Iruretagoienak berak familiari jakinarazi dio telefono bidez. Mont-de-Marsango espetxea 180 kilometrotara dago Tolosatik, Landetako departamenduan, Akitania Berria eskualdean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude