argia.eus
INPRIMATU
Xabier Peñalver: «Garai batzuez ditugun hutsuneak bete ahal izatea nahi nuke»
  • Adituek diotenez, hiru bat milioi urte badaramatza gizakiak Lur planetan. Baina azken bi mila urteko historiaren datu ugari baldin baditugu ere, atzera egin heinean ez da hori horrela gertatzen, eta ehunka mila urteko historian hutsune izugarriak dauzkagu. Badira, hala ere, hutsune horiek betetzeko ahaleginetan nekaezin diharduten emakume eta gizonak. Horietakoa dugu Xabier Peñalver arkeologo donostiarra. Gaur egun poz-pozik dabil, Deba inguruko Praile Haitz I haitzuloan duela 15.500 urteko Euskal Herriaren historiaz zer edo zer gehiago jakitea ahalbidetzen duten aurkikuntzak egin dituztelako.

2006ko martxoaren 16a
Xabier Peñalverren argazkia (Argazkia: Gari Garaialde)

http://www.argia.eus/online/htdocs/online.htm?2031&26859