Gipuzkoako Foru Aldundiak nazioarteko bi poesia sari sortu ditu: Xabier Lete izenekoa bata, euskarazko lanei zuzendua; eta Gabriel Celaya bestea, gaztelaniazko lanei zuzendua. Aurrenekoan parte hartzeko oinarriak martxoaren 18an zabalduko dituzte, eta apirilaren 5ean bigarrenekoak. Bi kasuetan, lanak aurkezteko epea irailaren 10ean amaituko da. Irabazleek hamarna mila euro jasoko dute.