Xabier Gantzarain: "Saiatu naiz historia hurbila artearen bitartez aztertzen"

  • Zuloa saiakera liburua aurkeztu du astearte goizean Azpeitiko bizilaguna den Xabier Gantzarain (Azkoitia, 1975) idazle eta arte kritikoak. 2012an jaso zuen Tene Mujika bekari esker ondu du Zuloa Gantzarainek, eta Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu du liburua. 

Uztarria
2018ko maiatzaren 30a

 

"Historia hurbila" aztertu duela kontatu du Donostiako Udal Liburutegiko sotoan egindako aurkezpen ekitaldian: "Tene Mujika beka historia hurbila aztertzeko izaten da, eta ni saiatu naiz historia hurbila artearen bitartez aztertzen". Horretarako, 23 artelan aukeratu ditu, eta bakoitzari atal bat eskaini dio. "Gure historia hurbilean izan diren gertaerak, joerak, aldaketak etbr... idatzi ditut. Batzuetan nire bizitzarekin lotuz eta beste batzuetan azterketa estetiagoa eginez, betiere historia izanda zerumuga bezala", azaldu du Gantzarainek.

Saiakera idazteko aukeratu dituen artelanen inguruan ere mintzatu da: "Gustatzen zaizkidan artelan asko aukeratu ditut; beste batzuk horrenbeste gustatzen ez zaikidanak dira, baina sartu behar nituela usten nuen". Azpeitiko bizilagunaren hitzetan, aztertutako "obra gehienak" artista garaikideen lanak dira, baina "lehenagoko belaunaldiko besteran bat edo beste ere badago". Jose Luis Zumeta, Jose Ramon Amondarain, Asier Mendizabal, Itziar Okariz eta Igor Aranberri artisten lanak jarri ditu adibide gisa. "Horien lanaren bitartez saiatu naiz azken urteetako Euskal Herriko gizartea aztertzen".

Zuloa ez da Gantzarainek idatzi duen aurreneko liburua; izan ere, Lisboa min (Susa, 2001), Van Gogh, bihotzean eguzkia (Txalaparta, 2002) eta Epelde, mende baten soinua (Trikitixa elkartea, 2004) ere eginak ditu. Zuloa lana salgai dago Elkarren webgunean, 20 euroren trukean.

Zuloaren sinopsia

Honako hau da Gantzarainek gaur aurkeztu duen liburuaren sinopsia:

"Paradoxa polita da: iraganak irautera egiten du. Eta narrazio batean sartzen dugu iragana, zentzu bat ematen diogu orainetik, zentzu bat ematen diogu oraindik; ondo asko dakigu, nean, iragan baten hondarrak garela. Hondarren hondarrak, nahiago bada. Eta narrazio horri historia izena ematen diogu, argi gera dadin, ez dezagun nahastu literaturarekin, inork ez dezan pentsa asmatua denik, bere kziozko izaera ezkutatzeko.

Historia kzioa da erabat, narrazioa, kontakizuna. Eta galdera da: artea kzioa da? Arteak ere irautera egiten du, eta Euskal Herriaren historia hurbila artearen bitartez aztertzen da Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako liburu honetan. 23 saio labur dira, bakoitza artelan batetik abiatuta idatzia, testuingurua erakutsiz, bizitzarekin lotuz, memoriarekin, gure zulo beltzarekin. Ez da artearen historia bat, ez da historia liburu bat ere: memoria ariketa bat da funtsean. Memoria guztiak bezala tranpatia, kapritxosoa, obsesiboa, irrazionala, desegituratua, zatika emana, eta hala ere absolutua. Artelanak izan ohi diren moduan".

Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetan artxibatua: Euskal literatura

Euskal literatura kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-20 | Booktegi
"Identitate aldaezin, finko eta esentzialistak ere gure artean daude, tamalez"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Lutxo Egia idazlearekin solasean. Besteak beste, 'Identitarteak' lanaren eta Euskaraldiaren inguruan hitz egin du. Liburua ondorengo estekan deskargatu daiteke: www.booktegi.eus/liburu.php?id=109


2018-06-18 | Booktegi
Literatura loturak
MULTIMEDIA - ekitaldia

Booktegik, euskarazko liburuak interneten doan zabaltzeko proiektuak, zuzeneko emanaldi literarioa antolatu zuen 2017ko urriaren 9an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Bederatzi lagunek hartu zuten parte: Ane Labaka, Antonio Casado de Rocha, Gari Berasaluze, Gonzalo Etxague, Harkaitz Cano, Mikel Martinez, Patxo Telleria eta Uxue Alberdi; eta moderatzaile lanetan Leire Palacios.


2018-06-13 | Nahia Ibarzabal
Maddi Etxeberriak eta Ugaitz Agirrek euren debut literarioak aurkeztu dituzte

Maddi Etxeberria andoaindarrak eta Ugaitz Agirre usurbildarrak Zein usain dute oroitzapenek eta Tximeletak bizkarrean izeneko liburu berriak aurkeztu dituzte ekain honetan.


2018-06-04 | Estitxu Eizagirre
Ekainaren 6an Irakurraldi Publikoa Hendaian:
Esan Lujanbioren hitzak, esan, berriz esan


Garazi Arrula. Hizkuntzen arteko arrakaletan hazka
"Euskal literatura munduratzeko ontzat ematen da gaztelaniatik pasatu beharra"

Hiru faktorek hartaratuta ekin omen zion Garazi Arrulak Euskal Herriko autoitzulpen praktikak ikertzeari: batetik, gero eta euskal idazle gehiago hasiak zirelako beren lanak gaztelaniara edo frantsesera itzultzen; bestetik, gure egoera soziolinguistikoak kezka eragiten ziolako; eta azkenik, literatura maite duelako. Autoitzulpena irakurri eta zalantza piztu bazaizu, google translator-az edo zertaz ari ote garen, hauxe duzu irakurgai aproposa.


Irakurle klub feministez mahai-ingurua
Momentu fantastikoa

Malen Vilches, Josune Muñoz eta Gema Lasarte mahai-inguruan. Haiekin, literatura eta feminismoa batzen dituen eta ekitaldiaren antolatzaile izan zen Sareinak taldeko kideak eta Gema Lasarteren Gasteizko irakurle klubeko partaideak.  
 


2018-05-27 | Reyes Ilintxeta
Pello Elzaburu. Editore euskaldun (eta periferiko) baten memoriak
"Oso kutsatuta gaude Espainiako Estatuko kultura krisiarengatik"

Sorginek baserri batzuetan uzten omen zituzten kutxen izena da Pamiela. Kutxa horiek ez ziren inoiz ireki behar ezbeharrik gertatzea nahi ez bazen. Batzuen ustez, seguruena Pamiela argitaletxeko liburuak ere hobe inoiz zabalduko ez balira, haietatik isurtzen diren askatasun aldarriak eta memoria historikoa josteko ideiak jendearentzat oso arriskutsuak izan daitezkeelakoan. Liburuen iraultza isilaz asko daki Pello Elzaburu Pamielako editoreak.


2018-05-25 | Zebrabidea
Zarautz literaturaren erdigune bilakatu du Literaturiak

Zarautz literaturaren erdigune bilakatuko da gaurtik igandera bitarte. Literaturia bueltan da, eta literaturzaleentzako topaleku bilakatuko da, euskal idazle, argitaletxe eta irakurleak bertan izango baitute literaturaz gozatzeko topagunea. Ana Galarraga izan da Bilbo Hiria irratian, eta harekin hitz egindakoa ere ekarri dugu gurera.


2018-05-24 | Booktegi
"Irakurtzea da bizitzeko eta munduari begiratzeko tresnarik onena"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Anjel Lertxundirekin solasean bere lanei buruz, eta bereziki 'Hunik arrats artean' ipuin-bildumaz. Liburua deskargatzeko: http://booktegi.eus/liburu.php?id=108


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude