"Enpresa batek [nahi gabe] bezeroen datuak sarera igotzen baditu [Emule bezalako programen bidez], ez ditu berreskuratuko. Enpresak bere esku izango ditu, baina programa hori jaitsi duen erabiltzaileak ere datu horiek aurkitu eta trukatu ahal izango ditu. Amaierarik ez duen gurpila da (...) Enpresek informazioa ebaluatu behar dute. Ez hori bakarrik; legeak dio halaxe egin behar dutela. Europako araudi batek hala agintzen die". (2008-05-29)