argia.eus
INPRIMATU
Xabier Elorriaga: “Euskal zinemaren hasierak ilusioz beterikoak izan ziren”

2007ko irailaren 03a

"Euskal zinemaren hasierak izugarriak izan ziren, ilusioz beterikoak. Intentsitate askorekin bizi izan zen, izan ere, artean ez zegoen zerbaiten sorrera zen. Gainera, garai hartan erakundeen laguntza itzela izan zen. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean Labaien zegoen eta euskal zinema hedatzeko gogo handia zegoen, filmen kostuaren %25eko diru-laguntzak ezarri ziren. Madrilen zeuden euskaldun asko bueltatu ziren hemen lan egiteko. Euskal zinemaren urrezko garaia izan zelakoan nago, euskal zinema berriaz hitz egiten hasi zen... Orain badirudi ikus-entzunezko industria garatzeko borondatea badagoela berriro, baina ikusiko beharko dugu". (2007-09-03)