argia.eus
INPRIMATU
Xabat Galletebeitiak irabazi du finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioa
  • Barakaldoko Lasesarre kiroldegian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehehenengo bueltako azken saioa. Finalaurrekoen bigarren bueltako zerrenda ere osatu da: Markina-Xemeingo saiora sailkatu da Galletebeitia.

Bertsozale.eus @bertsozale 2025eko azaroaren 10

Barakaldoko Lasesarre kiroldegian bertsozaleak adi-adi egon dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen lehenengo bueltako azken saioan. Horrela, finalaurrekoen bigarren bueltan kantatuko duten bertsolarien zerrenda ere jakin dugu bertan. Honako sei bertsolari hauek aritu dira bertsozaleei kantatzen:

  • Ibai Amillategi Omaetxebarria 
  • Irune Basagoiti Agirre
  • Lurdes Ondaro Mallea
  • Mikel Goiriena Larrazabal
  • Onintza Enbeita Maguregi
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Xabat Galletebeitia izan da puntu gehien batu dituena: 653 puntu. Beraz, Markina-Xemeingo finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 22an jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute finalaurrekoen bigarren bueltan kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:

  • Xabat Galletebeitia Abaroa_______653
  • Onintza Enbeita Maguregi_______626
  • Ibai Amillategi Omaetxebarria __ 591.5
  • Lurdes Ondaro Mallea__________586
  • Mikel Goiriena Larrazabal___ 569
  • Irune Basagoiti Agirre_______515.5

Saioan gai-jartzaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga arito da. Epaile, ostera, hauek izan dira: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu,  Garazi Mendoza Agirre, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo  eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea eta  Itziar Basterretxea Olarreaga egongo dira.