argia.eus
INPRIMATU
www.ikasbil.net euskara ikasteko atari berria
2006ko otsailaren 16a
HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak www.ikasbil.net web gunea aurkeztu zuen atzo (15). Bi helburu nagusi ditu gune berriak: batetik, orain arte sakabanatuta zeunden euskara ikasleentzako zerbitzuak web gune bakarrean biltzea eta bestetik, euskara ikasleei baliabide didaktikoak eskuragarriago jartzea. Ikasmaterialaz eta baliabideez gain euskarazko kultur emanaldiei, matrikulazio epeei eta deialdiei buruzko informazioa ere egongo da web gunean.