argia.eus
INPRIMATU
Windows lizentzia izango dute LH5eko ordenagailu nanoek

2009ko abuztuaren 07a

EAEko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Microsoft Windows XP lizentziadun ordenagailu nanoak erabiliko dituzte datorren ikasturtean. Sustatun irakurri dugu albistea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ia 9,8 milioi euroko lizitazioa atera du lehiaketara. 20.000 ordenagilu eskatu ditu orotara, eta Microsoft Windows XP profesionala izan behar dute sistema eragile gisa. Bestalde, 18.500 ordenagailuk Microsoft Office Standard ofimatika paketearen eta Microsoft One Note programaren lizentziekin etorri beharko dira.