Willis Drummond: "Deskantsatzen saiatuko gara"

  • Biraren azken emanaldia eskainiko du Willis Drummond musika taldeak azaroaren 28an, Hondarribiko Psilocybenea gelan, 23:30ean. Jurgi Ekiza abeslariaren hitzetan, ez dakite berriz musikari helduko ote dioten.


2014ko azaroaren 28an - 09:05
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Talde lapurtarrak 100 kontzertu inguru eskaini ditu aurten. (Arg: Saioa "Gauilunak")

Talde lapurtarrak 100 kontzertu inguru eskaini ditu aurten. 2004. urtean hasi ziren tabernetan emanaldi txikiak eskaintzen, eta denborarekin Europako areto entzutetsuenetan jotzeko aukera izan dute, Parisko Olimpia antzokian esaterako.

“Baina hainbeste sartu gara erritmo batean, guk ere ezin dugula gehiago jasan”, azaldu du Ekizak Kazeta.eus-i eskainitako elkarrizketan. “Deskantsatzen saiatuko gara”.

Azken kontzertua

20:00etan zabalduko da sarrerak erosteko txarteldegia Psilocybenea gelan eta 21:30ean irekiko dira ateak. Gehienez 200 pertsona sar daitezke aretoan.

Makumak taldearen kontzertuaren ostean hasiko da Willis Drummondena, 23:30 inguruan.  

Hondarribiko lanak bukatuta, Irungo Lakaxitan festa antolatu dute taldekideek. Mike Strangelove eta Fortun Layo DJak ariko dira goizeko 1:00etik aurrera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude