Wikipediaren aplikazioa euskaratu dute

  • Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Azkue Fundazioak akordio bat daukate, ikasturte honetan zehar Interneteko hainbat baliabide euskarara itzultzeko. Aste honetan bertan Wikipediaren aplikazioa itzultzen amaitu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 07an - 12:09

Tresnaren hurrengo eguneratzean euskaraz erabili ahal izango dute erabiltzaile guztiek. Android zein iOS sistemarako dago eskuragarri aplikazioa.

Ikasturte honetan itzultzen duten hirugarren tresna da, izan ere, aurretik OpenStreetMap eta Wikipediako softwarea itzuli zituzten. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak eta Azkue Fundazioak itzulpen lanarekin jarraitzen dute eta laster beste software batzuk ere euskaraz izango dituztela aurreratu dute.

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikipedia
'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


2024-02-02 | Sustatu
Wikiflex: Wikipediaren filmoteka, streaming modura

Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]


2023-10-11 | Sustatu
Euskal ondarea airetik drone bidez, Wikipediarako irudi libreak

Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]


2023-03-09 | Sustatu
Euskarazko Wikipedian emakumezkoen 15.000 biografia (oso aurrerapen nabarmena da)

Euskarazko Wikipediak jakinarazi du, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoen biografien kopuruak 15.000 pertsonen langa gainditu berri duela. Duela urte eta erdi gainditu zen 10.000 emakumezkoen marka, eta hazkundea nabarmena da, baita portzentaian ere; %20tik... [+]


Eguneraketa berriak daude