argia.eus
INPRIMATU
Wikileaks: PSOEren "zalantzak"

2011ko apirilaren 26a

2005ean, ETArekin negoziazioak abiatzeko nahikoa babes sozial zegoela esan zien Zapateroren Gobernuko goi kargu batek –Diego Iñiguezek– AEBetako Gobernuko ordezkariei. Garai hartan Espainiako Gobernuko presidenteordearen –Maria Teresa Fernandez de la Vegaren– bulegoko zuzendari albokoa zen Iñiguez. AEBetako enbaxadako ordezkariei helarazi zienez, "espainiar gehienek euskal gatazka amaitzeko elkarrizketa prozesua babesten dute". Aldiz, Espainiako Gobernuak ez zuen babes hori baliatu, Gara egunkariak azpimarratu duenez.

Informazio hori Euskal Herriari buruzko Wikileaks-en paperetan agertzen da. El País-ek bere webgunean bildu ditu.