Wikileaks finantza arazoek itota

  • Wikileaksen sortzaileak, Julian Assangek, filtrazioen publikazioa denbora mugagabe baterako geldituko duela jakinarazi du finantza arazoak medio. Diru bilketan jarriko dituzte indarrak Assangek azaldu zuenez.


2011ko urriaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57:58
Wikileaksen aurpegi ezaguna: Julian Assange

Bere donazioen %95 jasotzeari utzi dio Wikileaksek VISA, Mastercard eta Paypalek egindako blokeoagatik. Assangek salazu zuen "blokeoa bidegabea eta ilegala" dela, eta "dozenaka miloi dolar" jasotzeari utzi diotela. Finantza blokeoari kontra eragiteko "diru bilketa kanpaina agresibo" bat hasiko dutela iragarri dute.

"Finantza erakundeen talde batek ezin ditu erabaki gauzak bakoitzak bere boltsikoarekin erabakitzen duen bezala", kexu zen Assange.

Wikileaksek akzio legalak hasiko ditu Islandian, Danimarkan, Erresuma Batuan, Belgikan, AEBetan eta Australian dauden finantza erakunde estatubatuarren aurka, eta konpetentziaren aurkako praktikak medio demanda bat jarri du Europako Batzordean.

Bideo hau egin dute internautei donazioak eskatzeko, bertan pairatzen duten blokeo ekonomikoaren errudunen aurka egiten du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikileaks
Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


Assange AEBetara estraditatzeko argi berdea eman du Erresuma Batuko gobernuak

Erresuma Batuko Barne ministro Priti Patelek argi berdea eman dio Julian Assangeren estradizioari. Iragan martxoaren 14an eman zuen estradiziorako baimena herrialdeko Auzitegi Gorenak, baina orain heldu den gobernuaren iritzia falta zen.


2022-04-20 | ARGIA
Julian Assange AEBetara estraditatzeko baimena du Erresuma Batuko justiziak

Gobernuak erabaki behar du orain Wikileaks-eko sortzaileetako bat den Assange estraditatuko duen edo ez. Erabakiari helegitea jarriko diote bere abokatuek.


Nils Melzer, NBEko torturaren inguruko kontalari berezia
"Kazetari guztiak beldurtzea da Assangeren aurkako epaiketaren helburua"

Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak Julian Assange kazetariaren kasua ikertu du. Ikerketa horren xehetasunak azaldu zituen lehen aldiz 2020ko otsailean Suitzako Republik hedabide independenteko Daniel Ryser kazetariak egindako elkarrizketa zorrotz eta... [+]


2021-01-07 | Axier Lopez
Julian Assangek espetxean jarraitzea agindu du Erresuma Batuko Justiziak

WikiLeakseko sortzaileetakoak espetxean jarraitu beharko du. Hala erabaki du astezkenean Londresen Vanessa Baraitserrek, astelehenean Assange AEBetara ez estraditatzea erabaki zuen epaile berak.


Eguneraketa berriak daude