Julian Assange Wikileaks webgunearen fundatzailea Londongo polizia atxe batean aurkeztu da bere kabuz, eta orduan atxilotu dute, Interpolen aginduari jarraituz. Gaur deklaratuko du epailearen aurrean. Erresuma Batuak Assange estraditatu ala ez erabaki beharko du orain. Sexu delitu bat egin izanaz akusatu dute Wikileaks-eko burua.
Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.
Erresuma Batuko Barne ministro Priti Patelek argi berdea eman dio Julian Assangeren estradizioari. Iragan martxoaren 14an eman zuen estradiziorako baimena herrialdeko Auzitegi Gorenak, baina orain heldu den gobernuaren iritzia falta zen.
Gobernuak erabaki behar du orain Wikileaks-eko sortzaileetako bat den Assange estraditatuko duen edo ez. Erabakiari helegitea jarriko diote bere abokatuek.
Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak Julian Assange kazetariaren kasua ikertu du. Ikerketa horren xehetasunak azaldu zituen lehen aldiz 2020ko otsailean Suitzako Republik hedabide independenteko Daniel Ryser kazetariak egindako elkarrizketa zorrotz eta... [+]
WikiLeakseko sortzaileetakoak espetxean jarraitu beharko du. Hala erabaki du astezkenean Londresen Vanessa Baraitserrek, astelehenean Assange AEBetara ez estraditatzea erabaki zuen epaile berak.