Wikileaks-en filosofiaz ikuspuntu bi


2010ko abenduaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

M.A. Bastenier (El País): "Zein pentsamendu plataformaren gainean aritzen da Wikileaks? Julian Assangek [webgunearen zuzendariak] 1990eko hamarkadan ezagutarazi zuen, hacktibismoaren apaiz nagusi moduan, bere sinesbidea: informazioa jasotzeko askatasuna, domeinu publikoari dagokiona oso-osorik; eratutako autoritate ororen gaineko mesfidantza sakona; eta gai politikoei dagokienez, muturreko deszentralizazioaren defentsa".

Eduardo Suarez (El Mundo): "Paradoxa batek harrapaturik dauka Julian Assange: gardentasuna defendatzen du, baina iluntasun erabatekoan murgilduta dago. Isilpekoak dira haren diru-kontuak eta ematen dituen pausoak, baita bere esklusibak norekin partekatuko dituen erabakitzeko irizpideak ere". [Suarezen artikulua paperezko gaurko edizioan soilik irakurri daiteke. ElMundo.es-ek, ordea, haren ikuspegia defendatzen duten artikulu gehiago plazaratu ditu azken egunotan. John Müller-en 'Oligarquileaks'  y su modelo de negocio da horietako bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Wikileaks
Kristinn Hrafnsson Assangeren emaztea: "Estraditatzen badute, hil egingo da"

Otsailaren 20an eta 21ean Erresuma Batuko Justizia Auzitegi Gorenak erabakiko du Julian Assangeren estradizioak bide librea duen ala ez. Teorian bederen, hori izango da azken aukera juridikoa kazetari australiarra AEBetara estraditatuko duten ala ez erabakitzeko.


Assange AEBetara estraditatzeko argi berdea eman du Erresuma Batuko gobernuak

Erresuma Batuko Barne ministro Priti Patelek argi berdea eman dio Julian Assangeren estradizioari. Iragan martxoaren 14an eman zuen estradiziorako baimena herrialdeko Auzitegi Gorenak, baina orain heldu den gobernuaren iritzia falta zen.


2022-04-20 | ARGIA
Julian Assange AEBetara estraditatzeko baimena du Erresuma Batuko justiziak

Gobernuak erabaki behar du orain Wikileaks-eko sortzaileetako bat den Assange estraditatuko duen edo ez. Erabakiari helegitea jarriko diote bere abokatuek.


Nils Melzer, NBEko torturaren inguruko kontalari berezia
"Kazetari guztiak beldurtzea da Assangeren aurkako epaiketaren helburua"

Nils Melzer NBEko torturaren inguruko kontalari bereziak Julian Assange kazetariaren kasua ikertu du. Ikerketa horren xehetasunak azaldu zituen lehen aldiz 2020ko otsailean Suitzako Republik hedabide independenteko Daniel Ryser kazetariak egindako elkarrizketa zorrotz eta... [+]


2021-01-07 | Axier Lopez
Julian Assangek espetxean jarraitzea agindu du Erresuma Batuko Justiziak

WikiLeakseko sortzaileetakoak espetxean jarraitu beharko du. Hala erabaki du astezkenean Londresen Vanessa Baraitserrek, astelehenean Assange AEBetara ez estraditatzea erabaki zuen epaile berak.


Eguneraketa berriak daude