Wikileaksek dokumentu berriak argitara ditzake aurki

ARGIA @argia
2013ko apirilak 03
WikiLeaks-en \"Special Project K\" egitasmoak zurrumurru ugari sortu du

Julian Assange-k sustaturiko taldeak ez du dokumentu berrien inguruko informazio gehiago eman bere webgunean eta zurrumurruak ugaritu egin dira sarean.

Mugimenduak alderdi politiko berria eratu du Australian, baina ikusteko dago herrialde hartako hauteskundeetara aurkeztuko ote den.

Assange Ekuadorrek Londresen duen enbaxadan dago babesturik 2012ko uztailaz geroztik, ustezko bortxaketa baten harira bera atxilotzea agindu baitzuen Suediako fiskal batek.

WikiLeaks-ek 2010ean AEBetako dokumentu diplomatikoak filtratu zituen; Assangeren esanetan horren eraginez  hasi dute bere kontrako auzi judiziala.

Kanal honetan artxibatua: Wikileaks

Wikileaks kanaletik interesatuko zaizu...
Mundua Inperioaren arabera: WikiLeaksek erakutsi diguna

Plazaratu berri da The WikiLeaks Files: The World According to the Us Empire liburua (WikiLeaks artxiboak: Mundua AEBen inperioaren arabera). Bertan alor ezberdinetako adituek analizatu dituzte Cablegate izeneko datu sailak, AEBetako Atzerri Ministerioaren komunikazio sekretuak 2010eko azaroan WikiLeaksek argitaratuak.


Wikileaks
Dilma Rousseff Brasilgo presidentea ere zelatatu dute AEBek

AEBetako NSA Segurtasun Agentziak Dilma Rousseff Brasilgo presidenteari eta bere gobernuko  kideen beste 29 telefonotan egindako entzuketen berri eman du Wikileaksek, joan den larunbatean filtratutako dokumentuan.


2015-06-24 | Lander Arbelaitz
Wikileaksek filtratu du Frantziako azken hiru presidenteak ere zelatatu dituztela AEBek

Jacques Chirac, Nicolas Sarkozy eta François Hollande zelatapean. AEBetako inteligentzia zerbitzuek Frantziako azken hiru presidenteak zelatatu dituzte Wikileaksek lortu eta Libération eta Mediapart hedabideek asteazkenean argitaratutako informazioaren arabera.


2015-05-28 | Igor Agirre
Libiatik datozen itsasontziak hondoratzea aztertu du EBk Wikileaksek filtratu duenez

Europar Batasunak Libiatik pertsonekin datozen itsasontziak hondoratzea aztertu du Wikileaks plataformak azaleratu duen dokumentu sekretu baten arabera. Portuetatik atera aurretik barkuak erasotzea da 28 herrialdetako militar buruek proposatutakoa.


2014-04-25 | Ane Lusarreta
Fíltrala sortu da, Wikileaks espainiarra

Associated Whistle-Blowing Press elkarteak dokumentuen filtraziorako atari berria sortu du, Fíltrala izenekoa. Wikileaks proiektuaren antzekoa izango da, Espainiako Estatuko informazioak jasoko dituena.


2014-04-10 | Ted.com
Zergatik behar du munduak WikiLeaks?
MULTIMEDIA - solasaldia

Polemika handia sortu du sekretupeko dokumentu eta bideo ofizialak sareratzen dituen Wikileaks proiektuak. Julian Assange bere sortzaileak AEBetako agintariek atzean ditu. Wikileaksen funtzionamenduaz eta lorpenez aritu da hitzaldian.


AEBek bultzatutako itun transnazionalaren arriskuez ohartarazi du WikiLeaksek

WikiLeaks webguneko zuzendari Julian Assangek jakinarazi du epe laburrean ezagutuko dela AEBen TPP akordio transnazionala. Eta dauzkan arriskuez ohartarazi du.


2013-06-24 | Lander Arretxea
Interneteko datuen segurtasuna ezbaian jarri duen CIAko langile ohia babes bila

Edward Snowden CIAko langile ohiari babes politikoa emateko aukera aztertzen ari da Ekuadorreko Gobernua, kanpo-ministroaren arabera. AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionalak (NSA) eta Britainia Handiak Interneteko enpresa nagusien erabiltzaileen datu pribatuak erabiltzen dituztela frogatzen duten dokumentuak zabaldu zituen Snowdenek ekainaren hasieran.


2012-10-24
Anonymous-ek Tyler martxan jarriko du, Wikileaks-en antzeko proiektua

Anonymous hacker taldeak Tyler proiektua jarriko du abian, informazio konfidentziala zabaltzeko asmoa duen Wikileaksen antzeko egitasmoa. Proiektu hau sareratzearen arrazoia Wikileaks bere informazioa kontsultatzeagatik kobratzen hasi izana da, Anonymouseko kide batek Voice Of Russiari eskainitako elkarrizketa batean jakinarazi duenez.


2012-08-22
Benetan WikiLeaksen sinesten baduzu, Assangek justiziari aurre egitea eskatu beharko zenuke

Julian Assange WikiLeaks-eko burua Ekuadorrek Londresen daukan enbaxadan dago ekainaren 19tik, Suediara estraditatu dezaten eragozteko. Emakume bat ustez bortxatu izana leporatzen diote Assangeri; bere aldekoek berriz, ekintzailea AEBetara eramateko konplota ikusi dute salaketaren atzean. Afera argitzeko eskatu du Laurie Pennyk The Independent egunkarian idatzitako artikulu honetan. Horretarako Assangek justiziaren aurrean deklaratu behar duela uste du.


2011-10-25
Wikileaks finantza arazoek itota

Wikileaksen sortzaileak, Julian Assangek, filtrazioen publikazioa denbora mugagabe baterako geldituko duela jakinarazi du finantza arazoak medio. Diru bilketan jarriko dituzte indarrak Assangek azaldu zuenez.


2011-08-01
OpenLeaks proiektua garatzen ari da WikiLeakseko disidente bat

Herbert Snorrason WikiLekaseko disidente islandiarra OpenLeaks izeneko proiektua garatzen ari da, Eskorialen (Madril, Espainia) egiten ari diren Sarearen mugak izeneko ikastaroan azaldu duenez. Proiektua alfa fasean –ez dagoela operatibo oraindikdagoela esan du eta medio, antolakunde eta GKE batzuekin lanean ari dela jakinarazi du, tartean Greenpeacekin eta Amnistia Internazionalarekin.


2011-03-28
Julian Assangekin elkarrizketa
MULTIMEDIA - solasaldia

Wikileaks webguneak dokumentu eta bideo ezkutuak bildu eta argitaratzen ditu. Julian Assange bere sortzailea, AEBetako agintariek galdekatu nahirik dabiltzana, TED.com-eko kide batekin aritu da atariaren funtzionamenduaz, bere lorpenez, baita hau sortzera zerk bultzatzen duen ere. Solasaldian oraintsu AEBek Bagdaden

...

2010-12-09
Wikileaks-en aurkako neurriak hartu dituzten webguneak erasotu dituzte

Julian Assange Wikileaks-eko fundatzaileari elkartasuna erakutsi asmoz, Visa.com, Mastercard.com eta Paypal webguneak erasotu zituzten internauta batzuek atzo. Payback etiketa erabiltzen ari dira hackeo operazioa izendatzeko. 'Ordainak bueltan' moduan itzul liteke euskaraz eta zerbitzu horiek Wikileaksen aldeko diru laguntzak biltzeari uko egin diote.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude