argia.eus
INPRIMATU
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean
Sustatu 2025eko maiatzaren 27a

EWKEk Talaios kooperatibaren laguntzarekin eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZIren aholkularitzarekin garatu du programa hau. Lau eredu landu dira, eta zenbait ikastetxetan aplikatu.

  • Gelako geografia-aniztasuna Wikipedian lantzen ikas-egoera DBH 1en erabiltzeko modukoa da, gelara iristen diren jatorri anitzeko ikasleak hartu eta, elkarrekin, kulturartekotasuna eta euskara lantzeko helburuarekin.
  • Emakumeak Wikipediara ekartzen: DBH 3-4ko ikasleentzat egokitutako ariketa da, Wikipedian edo Txikipedian emakumeen biografiak egin eta genero-arrakalaren inguruan jarduteko sortuta.
  • Inguruko landareak dokumentatzen: DBH 4ko ikasleentzat, landare-itsutasuna eta ekosistemak hobeto ulertu, eta teknologia libreekin landareak identifikatu, sailkatu eta horien inguruko bideo laburrak egiteko proposamena da.
  • Gure herriko eraikinak: DBH 3n lantzeko, gure herriko ondare eraikia hobetu ulertu, dokumentatu eta argazki bidez azaltzeko proposamena da. Adierazpen artistikoa, hizkuntzak eta historia batzeko proposamen berritzailea.

Laster beste ikas-egorera batzuk garatuko dituzte, eta irekita daude ikastetxe gehiagotan aplikatzeko. Garatutako ereduak azalduta daude hor goiko esteketan (azalpen kurrikularrak, konpetentzien azalpena, errubrikak eta material gehigarria). Baina interes berezia eta ildo hau lantzeko laguntza behar dutenek idatz dezakete hezkuntza [a bildua] wikimedia [puntu] eus helbidera, eta EWKEren laguntza jasoko dute.