Whanganui ibaia pertsona juridiko izendatu du Zeelanda Berriak

  • Zeelanda Berriko Parlamentuak pertsona juridiko izendatu du Whanganui ibaia lege bat medio eta horrekin ibaia halako estatusa lortzen duen lehena da munduan.


2017ko martxoaren 16an - 11:37
“Ni ibaia naiz eta ibaia ni da” dio maori herriaren esaera zaharrak. (Arg.: James Shook CC 2.5 generic)

Herrialdeko ipar uhartean da ibaia eta bertako maorien herriak gurtzen duena. 290 kilometro ditu eta herrialdeko hirugarren luzeena da. Erabakiaren arabera, ibaiak eskubide eta betebeharrak izango ditu eta auzitegi baten aurrean bi pertsonek ordezkatuko dute, batek Estatuaren izenean eta besteak Whanganui iwi herriarenean (maoriak).

Negoziazioak bideratu dituen Chris Finlayson ministroaren esanetan, askok pentsa dezakete bitxia dela ibai bati pertsona izaera ematea, “baina ez zaigu arrotza egiten familia fundazio bati, konpainia bati edo elkarte bati izaera hori ematea”.

Adrian Rurawhen Zeelanda Berriko parlamentari laboristaren esanetan maorientzat ibaiaren ongizatea haien ongizateari lotua dago. Eta, funtsean, ibaiari pertsona izaera ematearen ideia maoriek eta Whanganui ibaiaren lotura estutik dator, herri honen esaera honek hala laburbiltzen duena: “Ni ibaia naiz eta ibaia ni da”. Maoriak 1870etik ari dira eskaera hau egiten.

New Zealand Herald egunkariak azaltzen duenez, akordio honekin batera ibaiak 52 milioi euro jasoko ditu konpentsazio gisa, 19 milioi bere egoera hobetzeko eta 1 bere legezko egoera finkatzeko.

Parlamentuan ziren maorien herriko ordezkariek abestuz eta dantza eginez hartu zuten erabakia, egunkari neozelandarrak egindako bideoan ikus daitekeen gisan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-21 | Nicolas Goñi
Oihanen kolapsoa saihestu dezakeen bioaniztasun globala nola zaindu?

Ekosistema askok itzulera gabeko puntuak dituzte, hau da, estresa maila berezi bat pairatuz gero –izan klima aldaketa, kutsadura edo kalte fisiko zuzenarengatik– desagertzen ahal dira, eta ekosistemak haien artean konektatuak izanez gero hurrenez hurren elkar... [+]


Eguneraketa berriak daude