Espainiako Gobernuko Hezkuntza ministroak, Jose Ignacio Wertek, hezkuntzarako murrizketak iragarri zituen atzo. Besteak beste, gela bakoitzeko ikasle gehiago onartu beharko dira eta irakasleek ordu gehiagoz aritu beharko dute lanean. Hezkuntza eragileek adierazi dute murrizketek hezkuntza kalitatea gutxituko dutela. LAB sindikatuak egindako kalkuluaren arabera, adibidez, 4.000 lanpostu gal daitezke.
Hego Euskal Herriko eragileek Celaári (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua) eta Iribasi (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilaria) murrizketak ez aplikatzeko eskatu diete. Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, Espainiako Gobernuaren idatzizko agiriaren zain daude, Jaurlaritzako zerbitzu juridikoek azter dezaten. Neurriak ezinbestean ezartzekoak direla ondorioztatzen badute auzitara joko dute, autogobernua eta oinarrizko zerbitzuak argudio hartuta. Nafarroako Gobernuak adierazi du Hezkuntza Ministerioak proposatutako neurriak aztertu, eta beharrezkoa bada, egokitu egingo dituztela, Nafarroak dituen eskumenak kontuan hartuta.
Mikel Garcia ARGIAko kazetariak gai honi buruz idatzi du blogean: Irakaskuntza pribaturantz.
Guardia Zibilarekin egin du topo Altsasuko herriak auzi honetan, eta horrek esan nahi du Espainiarekin topo egitea. Auzipetutako gazteek Auzitegi Nazionalarekin egin dute topo, terrorismoaz akusatuta, eta horrek urte askotako kartzela zigor arriskua esan nahi du.
Iruñean oso aspaldi egin den manifestaziorik handiena egin zen larunbat arratsaldean Altsasukoekin elkartasunez, eta askoren ustez Iruñean izan den handiena. Udaltzaingoaren arabera 38.000 pertsona izan ziren bertan eta antolatzaileen esanetan 50.000. Egun ederra egin zuen Iruñean eta jendetzak hiriburua hartu eta gozatu zuen egunean zehar. Astelehenean, hilaren 16an, hasiko da hamar gazteen aurkako epaiketa Madrilen.
Nafarroako Gobernuak ere parte hartuko du Altsasuko gazteen egoera salatzeko larunbatean Iruñean egingo den manifestazioan. Maria Solana bozemaile eta kontseilaria izango da bertan.
Zaintza lanen egoera prekarioari aurre egiteko eta zaintza langileen kontratazio duina sustatzeko, sektore horretara diru laguntzak bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak. Irailetik aurrera hasiko dira menpekotasunen bat duten familiei laguntzak banatzen, BERRIAk jaso duenez.
Galdera egin du UPNk parlamentuan, Nafarroako Gobernuak "haren ardurak bete ditzan, Rozalejoseko Markesaren jauregiko ondare historikoa zaindu eta defendatzeko".
Espainiako Diputatuen Kongresutik diru gehien jasotzen duen parlamentari ohia da Jaime Ignacio Del Burgo, UPNko eta PPko diputatu ohia, 3.010 euro zehazki. 1989 eta 2006 artean izan zen diputatua Kongresuan.
Gizarte eragileek, alderdi politikoek eta sindikatuek egin dute protestan parte hartzeko deia: igandean 13:00etan Sarasate pasealekuan eginen dute "Eskubideak, erabakiak, demokrazia" goiburuarekin.
Hondakinen kudeaketan aurrerapauso handiak eman nahi ditu Nafarroako Foru Erkidegoak datorren hamarkadan. Bide horretan egiten dute topo gobernuaren asmoak, gizarte mugimenduen bultzadak eta iraganeko erresistentziek. Datozen asteetan nafarroako Hondakinen Legea onartuko du Legebiltzarrak. Ondorengo erreportajean legearen mamia zertan den azaltzen da.
Miguel Sanz Sesma Nafarroako eta Nafarroako Kutxako presidente ohiak 114.778 euro kobratzen ditu konpainia ezberdinen eskutik, Noticias de Navarra-k jaso duenez.