Wert ministro kargutik kendu du Rajoyk

  • Jose Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroa ordezkatu egin du Mariano Rajoy Espainiako presidenteak. Orain arte Europar Batasuneko estatu idazkari izan den Iñigo Mendez de Vigok hartuko du Werten postua.


2015eko ekainaren 26an - 09:33
Legealdi osoan okerren baloratutako ministroa izan da Wert (argazkia: eldiario.es)

Rajoyk hitz onak izan ditu ministro ohiarentzako. Zoriondu egin du legealdi osoan egindako lanagatik, eta batez ere LOMCE legearekin izandako “determinazioagatik”. CISen azken barometroaren arabera, ordea, legealdi osoan okerren baloratutako ministroa izan da Wert, 1,56ko batezbestekoarekin.

Hezkuntza komunitatearekin ministro ohiak izan duen etengabeko tentsio egoeraren aurrean, Mendez de Vigoren profilarekin Rajoyk moderazio eta elkarrizketarako hautu bat egin duela nabarmendu dute hainbat hedabidek. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Heriotzaren merkatarien harrokeria

Moncloa jauregia, martxoak 18: industria militarreko elitea Espainiako presidente Pedro Sánchez eta Defentsa ministro Margarita Roblesekin bilduta. Azken lerroan, euskal ordezkaritza: Juan Ignacio López Gandasegui (Aernnova); Jokin Aperribay (SAPA); Carlos Azola... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Mbolo Moye Doole plafatormak elkarretaratzea deitu du, manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko

Plataformak salatu du indarra neurriz kanpo erabiltzen dela migratzaileen eta arrazializatuen aurka, eta saltzaile ibiltarien aurkako jazarpena etengabe egiten dela, batez ere turismo handiko garaietan, oporraldietan.

Manifestazioa egingo dute ostegun arratsaldean, 19:30ean,... [+]


Eguneraketa berriak daude