Piztu Ezazu Argia 970x90

Wert 2010ean: "Hezkuntza ez da demokratikoa"

Wert, 2010eko FAESen ikastaroan.

FAES think tank-ak antolatutako hitzaldia da, 2010eko uztailaren 11n. “Espainiako gizartea erreforma-agendaren aurrean” titulua dauka José Ignacio Wertek prestatu duen gaiak. Artean ez da Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro. Bi urte geroago bai, eta hezkuntza erreforma ezarri nahiko du; erreformaren zutabeak hitzaldi hartan jasota zeuden: demokrazia gutxitzea, autonomia erkidegoei boterea kentzea, autoritatea indartzea…

Hezkuntza sistemaren porrotaz ari da Wert uztailak berotuta, eta porrotaren zioak politikoak direla adierazi du, Espainiako Estatuko hezkuntza-sistema “egokia ez den marko legal batetik eratorri” delako gertatu da porrot hori bere ustez. “Baina baita deriba ‘demokratiko’ okerra hartu duelako eta horrek sistemaren oinarriak higatzeaz gain, haren funtzionamendua desitxuratu du”.

Demokrazia arazo

Demokrazia da beraz problema, Wert jauna? “Eskola-komunitatearen kontzeptu neurrigabe eta inbasiboa. Gobernu partekatuaren ideia (gurasoak, ikasleak, irakasleak, irakasle ez direnak…). Hezkuntza komunitatea ezin da komunitate demokratikoa izan, hezkuntza prozesua ez delako demokratikoa”.

Eta zein dira horren ondorioak zure ustez, Wert jauna? “Autoritatea hondatzea lehenbizi; gero exigentzia estandarrak; eta azkenik, hezkuntza prozesuaren funtsezko baloreak: ahalegina, meritua, errekonozimendua, bikaintasuna”. Horrek guztia lortzeko, demokrazia arazo-iturri baino ez da ministroarentzat. Edo hala zen 2010ean. Artean ez zuten demokratikoki hautatu.

Deszentralizazioaren “gehiegikeriak”

Demokraziaz gain, Espainiako Estatuak autonomia erkidegoei hezkuntza-eskumenak utzi izanak ere laino ilunetan murgiltzen du Werten burua 2010eko uda hartan. “Hezkuntza sistemaren deszentralizazioaren begi-bistako gehiegikeriek sortu dute dagoeneko bulkada bat, Estatuak bere rola berreskura dezan. Hezkuntza sistema Estatuak kudeatzearen aldeko jende gehiago dago, kudeaketa autonomikoaren alde daudenekin konparatuta”.

Ezin jakin Wertek nondik atera zuen halakorik baieztatzeko datua duela bi urte. Bai ordea, ikuspuntu horretatik abiatuta proposatu duela erreforma. Euskal Herrian eta Katalunian jaso duen erantzuna ikusita, ezingo du ziurtasun berdinarekin esan “jendea” eskumen autonomikoak gutxitzearen alde dagoela.

Tira, ez zen Wertek "jendea"-ri buruz urte hartan esan zuen gauza bakarra...

 

Piztu Ezazu ARGIA 685x50
Facebook  Twitter  Delicious  Digg 
INPRIMATU

Publizitatea

azala  
azala2433
 
azala2432

2434 zenbakia.
2014ko urriaren 26a
AZALA PDF-n

   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Jaso egunero email bakarrean eguneko 10 albisteak. Eta astean behin, astekaria. Dohainik.

Ale berean...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys