Wert 2010ean: "Hezkuntza ez da demokratikoa"

  • FAES think tank-ak antolatutako hitzaldia da, 2010eko uztailaren 11n. “Espainiako gizartea erreforma-agendaren aurrean” titulua dauka José Ignacio Wertek prestatu duen gaiak. Artean ez da Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministro. Bi urte geroago bai, eta hezkuntza erreforma ezarri nahiko du; erreformaren zutabeak hitzaldi hartan jasota zeuden: demokrazia gutxitzea, autonomia erkidegoei boterea kentzea, autoritatea indartzea…

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2012ko abenduaren 07a
Wert, 2010eko FAESen ikastaroan.

Hezkuntza sistemaren porrotaz ari da Wert uztailak berotuta, eta porrotaren zioak politikoak direla adierazi du, Espainiako Estatuko hezkuntza-sistema “egokia ez den marko legal batetik eratorri” delako gertatu da porrot hori bere ustez. “Baina baita deriba ‘demokratiko’ okerra hartu duelako eta horrek sistemaren oinarriak higatzeaz gain, haren funtzionamendua desitxuratu du”.

Demokrazia arazo

Demokrazia da beraz problema, Wert jauna? “Eskola-komunitatearen kontzeptu neurrigabe eta inbasiboa. Gobernu partekatuaren ideia (gurasoak, ikasleak, irakasleak, irakasle ez direnak…). Hezkuntza komunitatea ezin da komunitate demokratikoa izan, hezkuntza prozesua ez delako demokratikoa”.

Eta zein dira horren ondorioak zure ustez, Wert jauna? “Autoritatea hondatzea lehenbizi; gero exigentzia estandarrak; eta azkenik, hezkuntza prozesuaren funtsezko baloreak: ahalegina, meritua, errekonozimendua, bikaintasuna”. Horrek guztia lortzeko, demokrazia arazo-iturri baino ez da ministroarentzat. Edo hala zen 2010ean. Artean ez zuten demokratikoki hautatu.

Deszentralizazioaren “gehiegikeriak”

Demokraziaz gain, Espainiako Estatuak autonomia erkidegoei hezkuntza-eskumenak utzi izanak ere laino ilunetan murgiltzen du Werten burua 2010eko uda hartan. “Hezkuntza sistemaren deszentralizazioaren begi-bistako gehiegikeriek sortu dute dagoeneko bulkada bat, Estatuak bere rola berreskura dezan. Hezkuntza sistema Estatuak kudeatzearen aldeko jende gehiago dago, kudeaketa autonomikoaren alde daudenekin konparatuta”.

Ezin jakin Wertek nondik atera zuen halakorik baieztatzeko datua duela bi urte. Bai ordea, ikuspuntu horretatik abiatuta proposatu duela erreforma. Euskal Herrian eta Katalunian jaso duen erantzuna ikusita, ezingo du ziurtasun berdinarekin esan “jendea” eskumen autonomikoak gutxitzearen alde dagoela.

Tira, ez zen Wertek "jendea"-ri buruz urte hartan esan zuen gauza bakarra...

 

Kanal honetan artxibatua: LOMCE legea

LOMCE legea kanaletik interesatuko zaizu...
2017-03-17 | Arkaitz Zarraga
EGA versus PISA

Bizkaiko egunkari salduenak euskararen aurkako titularra eman zuen argitara aurrekoan, nola ez, EGA aitzakia hartuta. Ez da lehenengo aldia azterketa famatua erabiltzen duena erasorako; jada urteroko klasikoa bihurtzen ari da.


2017-03-05 | Edu Zelaieta
Bi kontu argi

Cristina Uriarteren asmo oneko hitzak irakurri prentsa digitalean eta hurrengo egunean EAEko hezkuntza arloko sindikatu nagusiek grebarako deia entzun duzu irratian. Ezin xehero jakin, kronologiak iradokitzen duenaren ildotik, lehenbizikoaren adierazpenek zuzenean bigarrenen erabakia ekarri ote duten: hezkuntza sistema hobetzeaz ari zen sailburua, eta horretarako hainbat neurri aipatu ditu; Jaurlaritzak “oraindik” onartu ez dituen murrizketak salatu dituzte sindikatuek, eta... [+]


Ur nahasiak ikasgeletan

Hezkuntza arloan, Hego Euskal Herrian LOMCE legeak markatu du azken urteetako dinamika eta epe laburrean behintzat hala izaten jarraituko du. Hala, ikasturte honetan ere, Jaurlaritzaren Heziberri planak eta bestelako adabakiek puntu batzuen eragina arindu arren, Madrilen popularrek egositako legea aplikatuko da gure ikastetxeetan.


2017-01-31 | Topatu.eus
LOMCEren kontrako protestak egingo dituzte otsailean Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan eta Galizian

Inposaturiko hezkuntza ereduen aurrean eurena eraikitzeko deia egingo dute Ikasle Abertzaleek, SEPCk eta Erguer-ek antolaturiko mobilizazioetan. Euskal Herrian otsailaren 23an aterako dira kalera.


2017-01-12 | ARGIA
Poliziak hainbat ikasle atxilotu ditu Iru˝ean, LOMCEren aurkako iazko urteko protestekin lotuta

Gutxienez hiru gazte atzeman dituzte Nafarroako hiriburuan, desordena publikoak eragin eta aginteari eraso egiteagatik. Iazko martxoaren 17ko greba orokorrean izandako gertaerekin lotura izango luke operazioak. Hiru gazteak jadanik libre daude.


Errebalidak baztertzeko bidea adostu dute Espainiak eta erkidegoek

Espainiako Gobernuak errebalidak deuseztatzeko lege dekretu bat prestatuko du, LOMCE desegiteko atea irekiz.


Errebalidak eteteko lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak

LOMCEren errebalidak bertan behera uzteko lege proposamena aurkeztu du PSOEk. Eta oposizioaren botoei esker, legearen ezartze egutegia geldiarazteko bideari ekin dio Espainiako Kongresuak.


LOMCE eta gero, zer?

LOMCE legearen hemendik aurrerako aginduak impassean utzi eta “itun nazionala” iragarri du Espainiako presidenteak. Edo beste era batera esanda, PP, Ciudadanos, PSOE eta ahal balitz beste alderdi txikiagoren baten babesa bilatuko duen hezkuntza lege berri bat, frankismoaz geroztik Hego Euskal Herrian aplikatu beharko dugun zortzigarrena.


"Hezkuntza komunitatearen mobilizazioak gure aurreikuspen guztiak gainditu ditu"

Milaka lagun Hego Euskal Herriko hiriburuetan egin diren manifestazioetan, eta lanuzte eta protestak ikastetxe askotan.


2016-10-27 | ARGIA
LOMCEren errebalidak bertan behera uzteko aukera zabalik utzi du Rajoyk

Espainiako Kongresuko inbestidura saioan PPko buruzagiak iragarri du DBHko eta Batxilergoko azterketek ez dutela akademikoki eraginik izango “akordio nazionala” lortu arte.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude