Walter Benjaminen artikulu nagusiak euskaraz argitaratu dituzte

  • Sans Soleil argitaletxean Iraitz Urkulok gidatzen duen Txinpartak sailaren eskutik plazaratu dira XX. mendeko pentsalari europar garrantzitsuenetarikoaren testuak bi antologiatan, estreinakoz euskaraz.


2015eko urriaren 27an - 11:53
XX. mendeko intelektual garrantzitsuenetakoa da Walter Benjamin.

Frankfurteko Eskolari lotutako pentsalaria izan zen Benjamin, eta hortaz, izan zuen zerikusirik joan den mendean teoria marxistari egin zitzaion errebisio sakonean. Besteak beste, Benjaminek estetikaren teorian egindako ekarpenak erreferentziazkotzat jotzen dira gaur egun ere.

Literatur kritikari gisa egin zituen lanak jasotzen ditu Sans Soleilek argitaratu duen lehen bolumenak, Literatura oharrak izenekoak, eta hainbat itzultzaileren lanak egin du posible argitalpena: artikulu bana itzuli dute Garazi Arrulak (Itzultzailearen egitekoa), Mikel Igartuak (Prousten irudia), Gaizko Urturik (Franz Kafka) eta Maialen Berasategik (Baudelaireren gai batzuen inguruan).

Goetheri eta Karl Krausi buruz idatzitako testu kritikoekin batera, orain itzuli diren lanok jotzen dira Benjaminen literaturari buruzko ekarpen nagusitzat.

Denbora, historia eta artearen inguruko testuak tituludun bigarren liburuaren gaitegia zabalagoa da: Benjaminen ekarpen sonatuenetako batzuk jasotzen ditu, hala nola, Iñaki Segurolak itzuli duen Artelana errepikagarritasun teknikoaren garaian edo Amaia Donések itzuli duen Indarkeriaren kritika; Mikel Babianok euskaratu duen “Historia” kontzeptuari buruz alde batera utzi gabe. Liburu berean argitaratu dira Argazkigintzaren historia laburra (Danele Sarriugartek itzulia) eta Esperientzia eta pobrezia (Teresa Pradera).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Filosofia
Yuk Hui. Zenbat buru, hainbat teknologia
"Ez dut uste mundu bidezkoagorik lortuko dugunik datu gehiago bilduz"

Pasa den urtarrilean, Yuk Hui filosofoak hitzaldi bat eskaini zuen –solasaldi bat, hobeto esanda– Donostiako Tabakaleran. Azken urteotan oihartzun handia izan du haren lanak, eta goraino bete zen aretoa. Besteak beste, monoteknologismoaren pentsamendu-ildoa kritikatu... [+]


Gorputzaren konkista

Gorputzaren gaiak pisua hartu du egungo diskurtsoetan, era askotara agertzen zaigu. Hala ere, eztabaida berri samarrak dira: beste garai batzuekin alderatuta, gorputza nahiko baztertua egon da Mendebaldeko pentsamenduaren historian.

Niri, egia esan, lagungarria egiten zaizkit... [+]


Adolf Eichmann: errugabea sentitzen zen nazia

Aurten 60 urte bete dira Hannah Arendtek Eichmann Jerusalemen liburua kaleratu zuenetik. Urte bat gehiago pasatu da Adolf Eichmann funtzionario nazia, Holokaustoaren "arduradun logistikoa", Israelen urkatu zutenetik. Eichmannen epaiketaren jarraipen... [+]


Eguneraketa berriak daude