Armen erabileraren inguruko xehetasun guztiak azaldu dizkie Polizia Nazionalak herriko umeei EH Bilduk eta Herriaren eskubideak alderdiek salatu dutenez.
Espainiako txirrindulari itzuleraren harira,enpresa pribatuen hainbat stand jarri dituzte Durangon kaleetan Anboto.org-ek jakitera eman duenez
Bi alderdiak kexu agertu dira, Durangoko Udalak 25.000 euro gastatu dituelako herritik igarotzen ez den txirrindulari itzulian, “eta zertarako eta umeei armak nola erabili irakasteko antza”.
Igor Elortza bertsolariaren bi txio:
Kaixo @DurangokoUdala @Bizkaia eta @Gob_eus.
Espainiako polizia nazionala gure umeei armak erakusten dabiltza oraintxe Durangoko Ezkurdi plazan.
— Igor Elortza Aranoa (@ielortza) 2018(e)ko irailaren 12(a)
Vuelta zure herrira dakartenean, udalak dekretuz 25.000 euro ematen dizkionean eta herriko plaza enpresa espainiarren txiringitoz eta polizia nazionalez betetzen dizutenean...
... txirrinduzaletasuna pasatu eta alabarekin igerilekuetara zoaz.
— Igor Elortza Aranoa (@ielortza) 2018(e)ko irailaren 12(a)