Europak zergatik ezkutatu zuen Potocnik komisarioaren 2013ko salaketa?

  • Volkswagen eskandaluak Europako Batzordea kutsatu du. Janez Potocnik Ingurumen komisarioak Batzordeko kideak ohartarazi zituen VWek bere autoen kutsadurarekin egiten zuen manipulazioaz, 2013an jakinarazi zion Antonio Tajaniri Industria komisarioari, baina ez honek erantzun zion eta ez EBk hartu zuen neurririk.


2015eko urriaren 27an - 13:35
Janez Potocnik 2014an Europako Batzordean Ingurumen komisarioa zenean. (Argazkia: News Europe)

Financial Timesek zabaldu duenez, Potocnickek 2013ko otsailean jakinarazi zion Tajaniri Ingurumen sailean kezka handia zegoela frogatu zelako VWen motorrek laborategiko testetan emaitza batzuk eman arren, gero laborategitik kanpo -esan nahi baita errepidean, eguneroko funtzionamenduan- askoz kutsadura handiagoa sortzen zutela.

Potocnicek Tajaniri esan zion Ingurumen saila eta pertsonalki bera ere konpromiso zailean aurkitzen zirela sarritan, bai Batzordeak eta bai Europako estatuek konponduta eduki behar zuten arazoa konpondu gabe egotea defenditzera behartuta.

Financial Timesek altxaturik erbia, alegia, VWek goren mailako agintari europarren jakinaren gainean egin duela urteotan iruzurra, Europar Batasunak erantzun du aspalditik zela ezaguna frogen arteko kontraesan hori, Batzordeak bere urteroko dossierretan jaso izan duela eta Internetez ikusgai dagoela. Aldiz, ez du esplikatu eskandalua agintarien artean hain ezaguna baldin bazen nola baimendu zaion Volkswageni neurririk hartu gabe jarraitzea.

Berlusconiren Forza Italiako kide Antonio Tajani azken hauteskundeen ondoren Europako Legebiltzarreko lehendakariorde da. Aldiz, Janez Potocnik Europak Batzordetik “erori” zen azken hauteskundeen ondoren -gaur Eslovenian Europarako minstroa da- eta berarekin batera erori zen Ekonomia Zirkularraren pakete osoa ere; agintari berriek argudiatu izan dute proiektua hobetzeko asmoa omen daukatela. Hondakinen gaian Potocknikek bere aginte aldian defenditu zuen oraingo komisario berriak erakutsi duena baino hautu aurrerazaleagoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Volkswagen afera
Dieselgate: Volkswagenek erabiltzaileei ordaindu beharko die, baina beren autoa bueltatzekotan

2015ean Volkswagen auto ekoizle alemaniarra epaitegietara eraman zuten, diesel motorrak trukatzeagatik, motorren isurketa kontrolak pasa ahal izateko. Bost urte geroago, epaitegiek erabiltzaile bati arrazoia eman diote, eta enpresak kalte ordainak ordaindu beharko dizkio,... [+]


2020-01-13 | ARGIA
Diesel berrienek ere kutsadura arriskutsua isurtzen dutela erakutsi dute

Dieselgate eskandualen ostean, diesel teknologiazko kotxe berrietan kutsadura arazoak konponduta zeudela uste zuena oker zegoen. Transport & Environment agentziak –Europako hainbat ekologista eta ingurumenaren aldeko elkarte biltzen dituen federazioak– egunotan... [+]


2018-02-14 | ARGIA
Garraio publikoa doan eskainiz, kutsadura murrizten saiatuko da Alemania

Garraio publikoa doan eskainiz gutxitu nahi du aireko kutsadura Alemaniak. Asmo hori jakinarazi diote herrialdeko hiru ministrok, tartean Ingurumenekoak, Europar Batasunari.


2018-01-30 | Andoni Mikelarena
Gizaki eta tximinoekin esperimentuak egin dituzte VW, Daimler, BMW eta Bosch auto ekoizleek

Diesel motorrek igortzen dituzten gasak ez direla osasunarentzat “uste bezain kaltegarriak” frogatu nahi zuten autogintzako hainbat enpresak. Horretarako hainbat herritar gela batean sartu zituzten diesel motorraren gasak arnasten zituzten bitartean telebista... [+]


Ibilgailuen gas kutsatzaileek 107.000 heriotza goiztiar eragiten dituzte urtean

Diesel autoen erdiak eta autobus eta kamioien heren batek gasen isurketen muga legalak gainditzen dituzte. Gehiegizko emisioek 28.000 heriotza goiztiar eragin zituen 2015ean, ingurugiro agentzia estatubatuarrek egindako ikerketa baten arabera.


Eguneraketa berriak daude