Frantziako Tourra Kanbotik aterako da bihar. "Egin dugun guztia herriak du hastetik buru egin. Kontuan hartu behar da 4.500 biztanle garela, eta ez dugula komunikazioaz arduratzen den langilerik. Begi-bistakoa da diru laguntzak ukan bagenitu errazkiago jarriko genuela dena elebidunean. EEPk ez gaitu lagundu. Agian, ezezkorrak direnek ez dela aski erranen dute. Egia da ez dela aski. EHEk eta Batasunak hori bera salatu berri dute. Baina diskurtso politiko horrek ni ez nau interesatzen. Niri bost axola zer dioten. Edozein gisaz, zernahi eginik ere kritikatzen gaituzte". (2006/07/11)