Villabonako bi txirrindulari hil ditu edanda zegoen gidari batek

  • Bizikletan Donejakue bidea egiten ari zirela, Leonen (Gaztela) gidari batek harrapatu egin ditu. Positibo eman du alkohol proban. Senar-emazteak dira hildakoak, eta zaurituta dago haien semea, 12 urtekoa.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 29an - 08:41

Ostegun goizean gertatu da ezbeharra, 11:23 aldera, Matallana de Valmadrigal herrian, Leonen (Espainia). Larrialdi zerbitzuen arabera, bizikletan zihoazen hildako senar-emazteak eta haien semea, 12 urtekoa. Bikotea bertan hil da, eta arin zauritu da semea eta Leongo ospitalera eraman dute.

Gidariak ihes egin du, eta handik hamazazpi kilometrora atxilotu du Guardia Zibilak. Positibo eman du alkohol proban: 1,16 mg/l, baimendutako tasa baino bost aldiz gehiago. Gainera, autoko asegururik gabe ari zen gidatzen. Lekukoek emandako deskribapenari esker atxilotu ahal izan dute gidaria. Atxilotutakoa Valladoliden bizi den kataluniar jatorriko gizonezko bat da.

Hildako gizonezkoa Hernani eta Urnieta arteko Leuneta txirrinduzale taldeko kidea zen. Emakumea, berriz, jaiotzez Donostia ingurukoa zen, baina urteak zeramatzan Amasa-Villabonan bizitzen. 12 urteko semea Billabona FKEko kidea da.

Udalaren adierazpen instituzionala

Villabonako Udalak presazko bilera deitu du udalbatzako alderdi guztiekin, eta adierazpen instituzionala argitaratu dute. Hildakoen familia eta lagunei «elkartasuna eta nahigabea» adierazi dizkie. Halaber, gertaerarekin zerikusia duten gestioak egiteko laguntza eskaini die. Gainera, epaiketan, horrela bada, Amasa-Villabonako Udala akusazio partikular bezala aurkezteko asmoa duela azaldu du.

Informazio gehigarria:
 - "Txirrindulariak ez harrapatzeko gakoa kontzientziazioa da, ez isunak"
 - Errepidean hildako ziklistengatik, legea aldatzeko eskaera

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Villabona-Amasa
2024-02-14 | ARGIA
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

Villabonako Berdura plaza bete dute herritarrek otsailaren 13 iluntzean, Tolosako inauterietan Ertzaintzak gazte bati begia larri zauritu ziola salatzeko. Bere aitak azaldu ditu begian dituen lesio larriak eta Ertzaintzaren jokabidearekiko haserrea plazaratu du: "Ez da... [+]


2024-02-13 | Leire Artola Arin
Mediku txostenak dio "Poliziaren proiektil batek" zauritu duela Villabonako gaztea

Tolosako inauterietan ertzainen karga batean begian zauritu duten 16 urteko gaztearen senideek Naiz irratian baieztatu dute "proiektil bat" izan zela poliziak jaurtitakoa; hala jaso zuen medikuaren txostenak. Senideek "harrigarria" deritzote jendetza ibiltzen... [+]


Udako Azoka Ekologikoak antolatu dituzte Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako hamalau herritan

Guztira hamalau azoka antolatu dituzte, Arabako Bionekazaritza, Bizkaiako Ekolur, Gipuzkoako Biolur, herrietako kontsumo taldeek eta ekoizpen ekologikoaren aldeko herrialde mailako elkarteek sustatuta.


2023-06-08 | Ilargi Manzanares
Arantxa Urretabizkaiak 111 Akademiaren Saria jasoko du ekainaren 8an

Amasako Hika txakolindegian ospatuko dute 111 Akademiako sari-emate ekitaldia, azken urteetako ohitura mantenduz.


Urruntze agindua ezarri diote Villabonako eraso homofoboaren harira epaitutako bati

Asteartean deklaratu dute joan den asteko eraso homofoboarekin lotutako ustezko erasotzaileek eta biktimek. Ekainaren 21ean izango da hurrengo saioa.


Eguneraketa berriak daude