argia.eus
INPRIMATU
VI. Irakurketa Publikoa antolatu du Biurdana Institutuak
2005eko apirilaren 20a
Iruñeko Biurdana Bigarren Hezkuntzako Institutuak VI. Irakurketa Publikoa egingo du hilaren 29an. Aurreko edizioetan bezala, Institutuko Euskara Departamenduak aukeratutako egile baten liburu bateko pasarteak irakurriko dituzte ikasle, irakasle eta hainbat pertsona ezagunek. Aurten Anjel Lertxundiren Otto Pette, Lehorreko Koadernoak eta Musubero mon amour liburuetako pasarteak irakurriko dituzte. Gonbidatuen artean Unai Elorriaga, Kirmen Uribe eta Jokin Muñoz izango dira. Bezperan (hilaren 28an) hitzaldia eskainiko du Lertxundik.