Venezuelako Gobernuari elkartasuna erakusteko elkarretaratzeak ostegunean

  • Estatu kolpeari ez! Vanezuela aurrera lemapean bilduko dira Nicolas Maduro presidente venezuelarraren aldekoak EAEko hiriburuetan.


2014ko martxoaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Bilboko Arriaga Plazan, Donostiako Bulebarrean eta Gasteizko Korreosen 19:00tan egin dira deialdiak.

Hainbat alderdi, sindikatu eta bestelako eragilek deitu dute elkarretaratzea, eta Venezuelara “elkartasun aktibo eta iraunkorra” iritsarazteko, herritarrei mobilizazioekin bat egiteko eskaera luzatu diete.

Deitzaileen oharra, Topatu.info ataritik jasotakoa:

Datorren ostegunean, martxoak 20, Venezuelaren aldeko eta estatu-kolpearen kontrako elkartasun-elkarretaratzeak deitu dira Bilbon (Arriaga Plazan), Donostian (Boulevarrean, kioskoaren ondoan) eta Gasteizen (Correo), horiek guztiak 19:00an.

Kalkulaturiko desegonkortze-operazio eta “kolpe leun” baten aurrean gaude, berriro ere, Venezuelan. Operazio honek Nicolás Maduroren gobernua, orain dela urtebete hautetsia, indarrez eroraraztea du helburu.

Ikus-entzunezko gerra biziak saiakera hori zilegitzen du. Hedabideek harritarren gutxiengo bat aurkezten dute Venezuelako herritzat –goi edo erdi-klaseko populazioa, inguru aberatsetako ikasleria- eta eraldaketa-prozesuaren aldeko gizartearen gehiengoa, ordea, isilarazi egiten dute. Aipatu prozesuaren ondorioz pobrezia erdira murriztu da Venezuelan 15 urteko denbora-tarte eskasean; horretarako, petrolio-errentaren inbertsio-soziala baliatu, lehen gutxi batzuen esku zegoena.

“Kolpe-leun” egoerak gerra latza ere badakar. Patronalak merkantziak metatu egiten ditu horniketarik eza eta inflazioa sorrarazteko eta oposizioak kontrolaturiko udalerrietan eraso sistematikoak gertatzen dira “kaos ekonomiko” eta “errepresio” mezu nahasiak zabaltzeko.

Venezuelako Iraultza Bolivartarra garrantzi handiko pieza da nazioarteko agertoki geopolitikoan; izan ere, berau eroraraztea heburu estrategikoa da Estatu Batu eta Europar Batasunarentzat eta haien esku-hartze inperialista salatzen dugu.

Venezuelan jokoan dagoena euren etorkizuna berdintasun eta justiziaz eraikitzeko eskubidea da, Latinoamerikako herrietan horrenbeste gizate-bazterketa eta desberdintasun eragin duten noeliberalismoaren errezetak bazter utzita.

Euskal Herritik elkartasun aktibo eta iraunkorrerako deia egiten dugu; elkartasuna Venezuelako herri borrokalariarekiko, bere herri–mugimenduekiko eta demokratikoki hautatutako gobernuarekiko.

Deialdiaren sinatzaileak: Alternatiba, Aralar, Askapena, Bachue (Errefuxiatu Kolonbiarrak), “La Puebla” Zirkulu Bolivartarra, ESK, Ernai, Euskadi-Cuba, Eusko Alkartasuna, Ezker Anitza, Gazte Komunistak, Gazte Komunisten Batasuna (GKB), Ikasle Abertzaleak, Ikasle Ekintza, Komite Internazionalistak, LAB, PCE-EPK, No más bases plataforma, Sortu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askapena
Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


Askapenaren 2023ko brigada kanpaina martxan da

Europako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude