Vendetta egin dute Skalariak taldeko kide ohiek, Iruñeko ska taldeak Europa osoan bira egin ondoren atseden hartzea erabaki ondoren. Luisillo Kalandraka, Javier Etxeberria, Enrike Rubiños, Ruben Anton eta Pello Reparazek osatu dute talde berria. 2008an sartu ziren entsegu lokalean, etxean grabatutako kanta batzuk igo zitutzen haien Myspace-ra eta Gor diskoetxearen Aurtengo Gorakada 10 bilduman kanta bat sartu zuten. Ez dira gelditu geroztik; diskoa publikatu dute eta orain kontzertuekin (gaur, 21:00etan Zornotzan) jarraituko dute musikaren mendekua.