argia.eus
INPRIMATU
Veleian aurkitutako idazkun gehienak III. mendekoak direla baieztatu dute

2006ko azaroaren 27a

Iruña-Veleiako aztarnategiko ikerketa taldeko kideak prentsaren aurrean agertu ziren ostiralean (24) hainbat zalantza argitzeko. Aurkitutako idazkun gehienak III. Mendeak direla baieztatu zuten, baina V. mende arterainokoak ere badaudela zehaztu nahi izan zuten. Agerraldian emandako zehaztapenekin, hainbat adituren zalantzak eta susmoak (Joakin Gorrotxategi Veleia taldeko hizkuntzalariarenak eta Joseba Lakarra EHUko Filologia katedradunarenak esaterako) argitu nahi izan dituzte. Bestalde, Aranzadi Zientzi Elkarteak Debako Praile Haitz I kobazuloan marra eta puntu gorriak aurkitu dituztela baieztatu du. Xabier Peñalver Aranzadiko arkeologoaren esanetan, margo horiek Madelein garaikoak, hau da, gutxi gorabehera duela18.000 urte inguruak direla da hipotesi nagusia.