VAS zapatak: kalera, hauteskunde sindikalak egin nahi izateagatik

  • Bost urte eta erdi Donostiako VAS zapata dendan lanean ibili ondoren, Aitziber Gurrutxagak salatu du hauteskunde sindikalak deitzeko langile asanblada bat egiteagatik kaleratu dutela. ELA sindikatuak bere testigantza sareratu du.


2018ko otsailaren 13an - 08:22

"Gure eskubideak aldarrikatu behar ditugu eta beldurra izateari utzi, ez dezaten jarraitu gurekin nahi dutena egiten! Orain dela pare bat aste kaleratu egin ninduten bost urte eta erdi lanean neramatzan enpresatik.

Arrazoia? Beraiek diotenez oso haserre nengoelako... Baina nire ustez beraiek ziren benetan haserre zeudenak! Besoak gurutzatuta eta ahoa itxita jarraitzeari uko egin niolako!

Gertatu zena:

Akats bat egin zuten umeak zaintzeko eskatu nuen murrizketan, eta ez zidaten konpondu nahi, haiek ziotenez, gaizki eskatu nuelako. Horrek 9 hilabeteetako diru laguntzak eskatzeko aukera galarazten zidan.

Sindikatura jo nuen eta, nire harridurarako, aldatu behar zidatena aldatu zezaketela esateaz gain, esan zidaten gaizki kobratzen ari nintzela, kategoria gaizki jarrita nuela eta beste hainbat kontu gehiago betetzen ez zuten hitzarmena zela eta.

Sindikatua harremanetan jarri zen beraiekin gauzak konpontzeko. Bitartean nik lankideei gertatutakoa kontatu nien. Beraiek ere informazio gehiago jasotzeko interesa azaldu zuten.

Asanblada antolatu nuen sindikatuarekin batera urtarrilaren 14ean hauteskunde sindikalak deitzeko asmoz. Enpresako nagusiak jakinaren gainean zeuden, eta urtarrilaren 16an kalera bota ninduten. Kointzidentzia handia ezta?

Hortaz, hemen naiz zarata egiten jarraitzeko, isilik eta ezer egin gabe jarraitzen badugu gauzek hobetu gabe jarraituko dute eta!"


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude