Van der Bellen ekologista Austriako presidente, ozta-ozta ultraeskuinari aurrea hartuta

  • 31.000 botoko tarteari esker irabazi ditu Alexander van der Bellen ekologistak presidentetzarako hauteskundeak Austrian. Aurreikuspenen arabera FPÖ ultraeskuindarreko Norbert Hofer suertatu behar zen garaile, izan ere aurretik zegoen igandeko bozketa eta gero, baina posta bidezko bozek ezustea ekarri dute. Hala, Van der Bellen izango da Austriako presidentea, botoen %50,3 eskuratuta.


2016ko maiatzaren 24an - 13:24
Alexander van der Bellen izango da Austriako presidentea (Arg: Manfred Werner-CC By SA)

Errefuxiatuen krisiak eragina izan du hauteskundeen bilakabidean. Austriari egindako asilo eskarien gorakada –iaz, 90.000– baliatu du FPÖ xenofoboak. Hala, emaitza historikoa lortu zuen presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulian, apirilean: botoen %35. 

Bigarren itzulirako kanpainaren ardatz nagusia migrazioa izan da, eta herrialdea bi bloketan zatituta agertu da. Hala, hein batean gaiari buruzko erreferendum bihurtu dira hauteskundea, eta emaitza berdinketatzat jo daiteke ia. Parte hartzea oso handia izan da: %72,7.

Alexander van der Bellenek iragarri du Berdeen Alderdia utziko duela –horrexekin egin du kanpaina–, austriar guztiak ordezkatuko dituen presidente "inpartziala" izate aldera. FPÖk, galdu arren, azken hamarkadako hazkundeari eusten dio, eta 2018ko hauteskunde orokorretan saiatuko da baieztatzen aldiro inkestek esaten dutena: Austrian babes handiena duen alderdia dela.     


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Austria
Haur meatzariaren zapata

Dürrnberg-eko (Austria) Burdin Aroko gatz meatze batean indusketa lanak egiten ari zirela, larruzko zapata bat aurkitu dute.


Kerem Schamberger
"Hedabideen jabetza-egiturak baldintzatzen du informatzeko modua"

Oin bat akademian eta beste bat aktibismo politikoan dituela bizi da Kerem Schamberger (Munich, 1986), alde batetik hedabideen jarduna modu kritikoan aztertzen; eta bestetik, mundu osoko gatazka politikoetan inplikatuta, kurduen askapen mugimenduari arreta berezia eskainiz... [+]


Willendorfeko venusa Italiatik etorri zen

Duela 30.000 urteko estatuatxo ezaguna oolita izeneko harriz egina dago. Willendorf herrian aurkitu zuten, Austriako Wachau haranean, eta inguru haietan ez dago halako oolitarik.


Google Analyticsek EBko datuen babeserako legea urratzen du, Austriako ebazpen baten arabera

Oraindik neurtzen zailak diren ondorioak izan ditzake Austriako datuen babeserako agintaritzak (DSB) ostegunean Google Analyticsi buruz hartutako erabakiak. Erakunde horrek adierazi du multinazional estatubatuarrak webguneen trafikoa zenbatzeko eskaintzen duen tresna etengabe... [+]


2021-11-19 | Leire Artola Arin
Austriako Gobernuak COVID-19aren txertaketa derrigortuko du

Kutsatzeen gorakada dela eta, konfinamendua ezarriko dute astelehenean, herritar guztientzat. Otsailetik aurrera txertaketa derrigorrezkoa izango dela jakinarazi dute.


Eguneraketa berriak daude