Valery Alzaga: “Sindikatu askok ez dute ulertu nahi aldatzeko beharra dutela”

  • Change to Win koalizio sindikaleko kide eta lan-antolatzailea da Valery Alzaga. Eskubide zibilen alde eta arraza-bereizketaren aurka borrokatzen du, AEBetako 1960 eta 70. hamarkadetako mugimendu sozialak aurrekaritzat hartuta. Madrilen emandako hitzaldietan, sindikatuen antolamendua aldatu egin behar dela azpimarratu du.


2014ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Valery Alzaga, Change to Win koalizio sindikaleko kidea. (Argazkia: Diagonal)

Sindikatuak mugimendu sozial moduan hasi zirela azaldu du Alzagak Diagonal egunkarian: “Borroka espirituarekin jaio zen”. Ondoren instituzionalizatu egin ziren, zerbitzuak eskainiz. Alzagaren arabera, sindikatuetan aldaketak eman behar dira: “Ondo antolatutako sindikatuak izatera itzuli behar dira”.

Sindikatuetako buruzagiek aldaketak egin behar dituztela azpimarratu du Alzagak, eta pausu egokiak eman: “Sindikatu askok ez dute ulertu nahi aldatzeko beharra dutela”. Aldaketarik ez bada ematen, egun bizi dugun krisiaren presioak ondorioak ekarriko dituela azaldu du.

Etsaia aztertu behar dela adierazi du. Murrizketak patronaletatik etortzeaz gain, eskuineko politikatik datozela ohartarazi du: “Nola funtzionatzen duten ulertu behar dugu, gure kanpainek haiek egiten dutenaren gainean eragina izan dezaten”. Manifestazioak eta grebak egitea nahikoa ez dela adierazi du.

Prekarietatea, azpikontratazioak eta enpleguaren behin-behinekotasunak markatzen duen egoera laboralaren aurrean antolamendua oso garrantzitsua dela azpimarratu du Alzagak: “Botere erlazioak biderkatu egin dira eta industria bakoitzean presioa non egin behar den ondo ulertu behar dugu, gure gaitasun guztia garatzeko”. Horretarako ikertzaileak eduki eta estrategiak partekatu egin behar direla uste du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude