Valentzierak nabarmen egin du atzera ikasturte berrian

  • 30 urte ondoren, Valentziako eskoletan ez dago valentzierazko murgiltze eredurik. Hainbat ikasgai valentzieraz ikastea derrigortu ordez, familiei hizkuntza aukeratzen utzi diete; aldiz, zenbait ikasgai gaztelaniaz ikastea derrigortu dute. Aurten, irakats lerroetatik %41,54tan valentziera da nagusi eta %58,46tan gaztelania.


2014ko irailaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Afixak dio etorkizuneko eskola ez dela eraikitzen iraganeko legeekin. Argazkia: Cesar AmigVet

Vicente Moreno Escola Valencianako lehendakariaren ustez, administrazioak ez du kontuan hartu gaztelania eta valentziera baldintza desberdinetan daudela, eta diskriminazio positiboa egin beharrean egiazko eleaniztasunaren kontra egin dute.

Escola Valencianak adierazi duenez, ikasturte honetan, ikastetxeetako valentzierazko lerroek behera egin dute nabarmen, baina Hezkuntza Kontseiluak duela bi urteko eta iazko datuekin alderaketak egitea saihestu du. Hala ere, Escola Valencianak nahikoa ditu datu soil batzuk beherakadaz jabetzeko. Ikastetxeek valentzierazko edo gaztelaniazko lerroa eskaintzeko aukera dute, baita biak ematekoa ere. 2014-2015 ikasturteko datuen arabera, eskola publikoetan eta kontzertatuetan eskaintzen ari diren 19.292 lerroetatik %41,54k valentziera dute nagusi; %58,46k gaztelania.

3 urteko haurren ikastetxe publikoetan, valentzierazko ehun lerro inguru desagertu dira eta eskola kontzertatuetan bederatzi gaztelaniazko zabaldu dituzte.

Egoera larriena Lehen Hezkuntzan dute. Hezkuntza Kontseiluak hizkuntzen artean aukeratzeko baimena zabaldu die ikastetxeei, baina zehaztapen garrantzitsu batekin: ia ikasgai guztiak gaztelaniaz irakasteko baimena dute, eta aldiz, valentzierazko ikasgai kopurua asko mugatu diete. Valentzierazko ereduan, baimendu bezainbeste valentzierazko ikasgaiak hartuz gero, hiru hizkuntzen arteko banaketa ondokoa da: %46,6 valentzieraz, %36,8 gaztelaniaz eta %16,6 ingelesez. Gaztelaniazko ereduan berriz: %24 valentzieraz, %60 gaztelaniaz eta %16 ingelesez. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Valentzia
PPk euskararen irakaskuntza presentziala ezabatu du Valentzian, EAEko hauteskunde kanpaina betean

Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.


Katalana arriskuan Valentzian: hizkuntza-eredua aldatu nahi dute ikastetxeetan

Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.


Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Katalanaren aurkako ofentsiba PPren eta Voxen eskutik Valentzian

Valentziako Gobernurako akordioa lotu berri ondoren, PPk eta Voxek iragarri dute hezkuntza izango dela euren lehentasunezko eremuetakoa, hizkuntza pribatua eta kontzertatua indartzearen bidean, batetik, eta katalanaren hedapena mugatzeko, bestetik.


Pablo Gonzálezen kontrako epaiketa "laster" izatea espero duela esan du Poloniako Atzerri ministroak

Zbigniew Rau Poloniako Atzerri ministroak prentsaurreko batean egindako galderei erantzunez esan du euskal kazetariari egozten zaizkion karguak "oso larriak" direla, baina ez du aditzera eman zer den zehazki egozten zaiona. Gonzálezek 2022ko otsailetik darama... [+]


Eguneraketa berriak daude